Iritzia

Sasoian, sasoikoa!

Badago etxeko peonian lehenengo lorea datorren kolore eztanda iragartzen. Kolitzapetik sortzen diren okaranak eskertzen ari dira azken egunetako euria, ari dira abailtzen adarrak iaz eman ez zituzten fruituen pisuaren eraginez. Sagarrondoek bide egokia daramate aurtengo uzta oparoa izan dadin, txandakatzeko erritmoa betetzen badute ere. Liztor asiarra harrapatzeko eskegi dugun tramankulua bere lana egiten ari da;...

Publikoaren defentsan

Hezkuntza Lege berriak ez du inor axolagabe utzi. Badirudi askori gogorarazi behar zaiela hezkuntza publikoa zerbitzu publikoa dela, eta, beraz, defendatu egin behar dela. Lege berri hau hainbat ikuspuntutatik azter daiteke. Kontuan izan behar da pertsona guztiek baldintza berdinetan irakastea bermatuko duen tresna bakarra dela. Helburu hori ez da bermatzen lege berriarekin. Adibidez, familien errentaren...

Maitatzeko maiatza

Urtero esaten diet ikasleei kontuz ibiltzeko kurtsoan zehar, ahal duten guztia lehenengo bi ebaluazioetan metatzeko, udaberria heltzerakoan beti maitemintzen baita norbait. Une horretan pizten diren argi bakarrak larrialdietakoak dira. Bihotzak ez dio burmuinari uzten behar bezala ibiltzen, jarduna ahalik eta eraginkorrena izan behar den garaian hain zuzen ere. Maiatza eta maitatzea une berean erkatzen dira...

Jaia eta elkartasuna

Atzo, Bilboko Konpartsek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak 1983ko uholdeen 40. urteurrena dela-eta egingo diren ekimenak aurkeztu zituzten. Gertaera historikoa izan zen, egoeraren dramatikoagatik, baina baita Bilboko jai haietan izan ziren elkartasun keinuengatik ere. Gertatutakoari buruzko dokumental bat ikusi zen atzo, baita argazki erakusketa bat ere; erdigunekoak ez ezik uholdeek gehien kalte egindako auzoetakoak. Gutako...

Udaberriko gerra galduak

Badaude garaiotan noizeroko uzta ematen duten sagarrondoak lorez beterik. Aurten tokatzen zaie, bi urtean behin emateko ohitura berresten badute bederen. Petaloen arteko koloreek erleak erakartzen dituzte, kukua entzun osteko egun hauetan. Ezinbesteko laguntzaileak dira berriro martxan jarri nahi baditugu hurbilekoen artean banatzeko kutxak. Pozgarriak ere bai, heldu berriak diren liztorren aurkako borrokan. Gizakiok sortu dugun...

Autozaintza eta komunitarioa

Joan den astean Osasunaren Mundu Eguna izan zen, eta Gurutze Gorria bezalako erakundeek gaur inoiz baino beharrezkoago ikusten dute autozaintza emozionalaren aldeko apustua egitea. Osasun krisi betean gaudenez, badirudi lehentasunezkoa dela gure elikadura zaintzea, atsedena hartzea, ariketa fisikoa egitea, estresa murriztea, lotura afektiboak indartzea… Une honetan, badirudi erakundeek osasunaren aldeko apustua egiten dutela negozio gisa;...

Han-hemenka

Kolitzatik bertatik ari dira txepetxa, gailupa, txantxangorria, birigarro, mika, zata, okila, beleak, enarak eta sorbeltzak. Mirua eta mikak, elkarri mokoka. Denboraldi berrirako habiak prestatzen dituzte garai hauetan, berriak sortzen ala iazkoak berregokitzen, naturaren erritmoan, klimaren aldaketaren adierazpenekin gu bezain zoratuta badaude ere. Paisaiak ekartzen ditu kolore berriak, usain gogorarazleak, iradokitzaileak. Puri-purian daude edertasunaren adierazle guztiak....

Zaratak hil egiten du

Zaratak hil egiten du. Esajeratutzat jo daitekeen baieztapen gogorra da, baina kaltetuek eta adituek babesten dute. Apirilaren 26an, Zaratari Buruzko Nazioarteko Kontzientziazio Eguna izan zen. Hori dela eta, herritarrek eta kutsadura akustikoak kaltetutakoen elkarteek bat egin dute, zarataren arazoari eta horrek pertsonengan eta ondasunetan dituen ondorio kaltegarriei buruzko mezu borobila gizarteari bidaltzeko eta hori saihesteko...

‘BeHIak’ logotipoan

Udaberria egutegitik aparte irakurtzen dugu naturak eskaintzen dizkigun txioekin. Sanjose loreak aitaren eguna heldu baino lehen agertzen zaizkigu. Dagoeneko altxatu dira peoniak, nartzisoak, idi-bihotzak, txiribitak, erromeroa eta txikori belarrak, oraindik putz egiteko prest ez badaude ere. Baita hain loriatsuak ez direnak ere: ereinotza, urkia, hurritza, sahatsa edo bihotzik gabeko haltza. Agertu dira kimuak eta ernamuinak....

Aurretiko hitzorduarekin

COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin batera, koiunturalak iruditzen zitzaizkigun hainbat neurri ezarri ziren, baina horietako asko mantendu egingo dira. Aldez aurreko hitzordua da horietako bat. Pandemian zehar, neurri horrek osasun zentroetara, establezimenduetara eta erakundeetara egindako bisitak koordinatzen laguntzen zuen, jendea ilaran pilatu ez zedin, kutsatzeak prebenitzeko “osasun distantzia” arriskuan jarriz. Gaur egun, aurretiko hitzorduak funtzionarioen lan...