Esan dit arnasa falta zaiola sentitzen duela. Gauez, dena amatatuta eta isilik dagoenean arnasketa kontrolatzen hasten dela kontatu dit, eta luze egiten zaizkiola gauak. Arnasa luze baten ondoren, hurrengo arnasaldiak ez omen dizkio birikak berak nahi bezala betetzen, eta estutzen hasten da. Gau txar bat pasatu zuen lehenengo aldian; osasun etxera deitu zuen, arduratuta, eta...
Iritzia
Oroitzapenen lapurra
Aspaldi eman zidaten haren berri. Txatar-biltzaile xelebre bat. Ez zitzaidan pertsonaia interesgarria iruditu, eta segidan ahaztu nuen. Baina garaiotan harrapakinen agorreria latza dago eta orduan gaitzetsi nuena aintzat hartu beharrean nago gaur. Garai aluak. Parkean elkartu gara. Erromes itxurako erromes bat espero nuen, baina ez, traje gris garbi samarra soilik ertzetan higaturikoa, eta txukun afeitaturiko...
Positibo
Harrapatu egin dut. Koko malapartatu horrek harrapatu egin nau. Opor giroan, lasai eta presarik gabe txigortutako ogi usainez hasi behar zuen asteazkenak. Ohetik jaikitzerako banekien ez nuela aldarte onik. Hilekorako falta zitzaizkidan egunak zenbatu nituen eta baztertu egin nuen nire gogo txarraren motiboa hari egozterik. Ordura arte herritik irten ezinda egon ginen eta itsaso aldera...
Saltzaile ondradua
Zintzoegia da gizajendea, eta hori ez da ona negoziorako. Goizean alkandora janzten ari nintzela, botoi bat askatu, eta zoruan galdu dut. Nire alkandora bakarra. Joder! Mertzeriara joan naiz. Nire aurretik bi bezero. Lehenengoa, gona baterako kremailera aukeratzen. Mostradorean dozenaka kremailera, denak berdinak, akaso batzuk zabaltxoagoak, besteak luzexeagoak. Bezeroa kremailerak banaka aztertzen, bizia horretan joango balitzaio...
Bulda
Ezin ei zen garizuman okelarik jan, bekatua zen gaurkoa lako egun batez haragia jatea. Baina bazegoen okela lasai asko jan eta bekatutik salbu gelditzeko modurik: abadeari bulda ordaintzea. Bekatuak ere ez omen ziren denentzat berdinak. Poltsikoa astintzen zuenari barkatzeko eskumena zuten apaizek; eta, noski, orduan ere izango zen bulda ordain zezakeenik. Zortedunen batzuek arraina eta...
Gaizkilea
Legeaz bestaldekoak interesatzen zaizkit. Ez eztijario batek esango lukeen moduan, “boteretsuek munduaren hariak nola maneiatzen dituzten ikusita disidentzia delako bide bakarra” edo antzeko lelo kursiengatik. Bost axola niri munduaren hariak, boteretsuak eta disidentziak. Ondo saltzen diren pertsonaiak direlako interesatzen zaizkit. Kartzelara joan nintzaion bisitan. Iruzurgilea da, agure-atsoen etxeetan engainuz sartu eta lapurreta egiten duten horietakoa....
Biharamuneko itoginak
Telebistarik ikusten ez duen jende asko dago; ni ez naiz horietako bat. Ordainpeko aukerak eskura izan arren, gustatu egiten zait telebista ikustea. Ez dakit edukiak gustatzen zaizkidan edota atentzio osoa eskaini gabe ikusteko ematen didan aukera. Aukeratzeko eskaintza mugatua izateak ere erakartzen nauela esango nuke. Eta aitor dezadan: ardurarik ez hartzeak ere lasaitzen nau. Hau...
Ama kuraia
Tabernan sartu da duela ordubete, ondoko mahaian eseri, kamamila bat eskatu, koadernoa, boligrafoa eta kalkulagailua poltsatik atera, eta han hasi da, makinatxoan zenbakiak tekleatzen eta koadernoan idazpen kontableak zutabeka jasotzen, letra txukun zuzenaz, kontzentrazio osoz. Ez da zaharra, baina bekokiko zimurretan urteetako lanaren nekea marraztuta dauka. Ez dakit zergatik, pertsonaia baliotsu baten aurrean nagoela iruditu...
Azal gorridunok
Oso azkar hitz egiten dut; eta eguzkiak, haize hotzak edota tenperatura aldaketek aurpegiko azala gorriarazten didate. Bi gauza horiek oso presente ditut, baina bada aldiro-aldiro gogorarazten dizun jendea. Neguan berogailua martxan duen taberna batera sartzen zara zure bufanda eta zure jaka, eranzten dituzu denak eta korrora gerturatzen zara. Bat-batean parean duzunak harriduraz esaten dizu: “Zeinen...
Profesional bat
Han ikusten dut goizaldean, ehizara ateratzen naizenean. Berdin iluntzean, etxera esku hutsik bueltatzen naizenean. Hiriko sarreran dagoen semaforoan egoten da. Aproposena bere kadentzia luzeagatik, neska gazte horrek semaforo gorrian geldi dauden auto gidarientzako egiten duelako lan. Kagoendioska hasten naiz ikusi orduko. Mazoekin egiten du saioa: hirurekin hasi, konturatu orduko lau mazo kudeatu, eta, gutxira, bostekin...