Iritzia

Osasungintza publikoa defendatu

Sagarduiren azken adierazpenek kezkatuta utzi dituzte herritarrak. “Aldaketa kultural” bati buruz hitz egin digu, fokua eta erantzukizuna berriro herritarrengan jarriz. Osasun publikoa ikusteko dugun modua aldatu behar dugunak gu geu izan behar gara. Gainera, aldaketa hori saihestezintzat saltzen digute, eta ez aurreikuspen eskasean oinarritutako murrizketatzat eta osasuna pribatizatzeko ahalegin saihestutzat. El Salto egunkariak egunotan salatu...

Hegaldi-egoeran

Badira jendez inguratuta egon arren bakarrik sentitzen zaren egunak. Plan ugari egin arren barrenak ezer ez egitea eskatzen dizun egunak. Paso egiteko gogoa duzu. Etzatekoa. Agendan apuntaturiko planei intsumisioa egin eta gauzak etorri ahala inprobisatzekoa. Zelan esan. Zure esku balego, garuna telefono mugikorra legez tratatuko zenuke. Hegaldi-egoeran ipiniko zenuke, gero, barneko marmar batean honakoa ahapeka...

Juan Luis, Roman eta Manu, egia jakiteko garaia da

Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan milaka giza eskubideren urraketak gertatu dira, eta egia, aitortza, justizia eta erreparazioa zor diegu, salbuespenik gabe. Honetaz guztiaz, tamalez, zerbait badakigu Busturian. Izan ere, Juan Luis Lekuona eta Manu Urionabarrenetxea hil zituztenetik 38 eta 33 urte bete dira, eta oraindik beraien heriotzen inguruan emandako bertsio ofizialak bizirik dirau. 1984ko ekainaren...

Jaiak denontzat

Tenperaturaren igoerak jai garaia hasi dela iragartzen digu, eta horrekin batera, alarma piztu da gure jaietan urtero egiten diren eraso sexista, arrazista eta homofoboen kopuruagatik. Datuak kezkagarriak dira. Azken urteetan, sumisio kimikoa erabili dela ikusi da, eta agerian geratu da erasotzaileak biktima alderdi guztietan menderatzeko asmoa duela. Hau da, erasotzaileak biktimari droga bat botatzen dio...

Distantzia

Beti dago lehen aldi bat hanburgesa saltoki multinazional eta koipelustre batean bazkaltzeko. Burger-uger bat jan eta haren osteko burger-uzkerrak esperimentatzeko. Bada, mesedez, arren, otoi eta faborez: barkatu. Asteon denbora faltaren zurrunbiloak irentsi eta hanburgesa jatetxe multinazionalen artean errege ei den horretan egin dut guilty pleasure partikularra. Txahal hanburgesa mengela letxuga apur batekin, tipula eraztun gutxi...

Bihotza eztabaidaren erdigunean jartzea

Osasun krisi honetan, murrizketak egin dira hainbat zerbitzutan Bilbon: hala nola pediatrian, Deustuko etengabeko arreta guneko gaueko zerbitzu presentziala ixtean, Samurreko anbulantzien udal zerbitzua kentzean, Olabeagako zentro zibikoko dispentsarioa zarratzean… Azken hilabeteotan, Basurtuko bihotz kirurgiako taldeak jakinarazi digu hango bihotz kirurgiako zerbitzua ixteko asmoa duela Osakidetzak, Gurutzetan zentralizatzeko. Medikuek, erizainek eta osasun langileek kezka azaldu...

Hau da gure zirkua

Noiz izan zen azkenengo aldia? Elorrioko lehengusu-lehengusinekin joan nintzeneko hartan, beharbada? Auzoko aparkalekura etorri zireneko hartan, akaso? Ez dakit. Nire oroimenari egindako galderek ez dute erantzun argirik bueltatzen. Baina ez du inporta. Kontua bestelakoa da. Izango da erdi kazetari erdi pailazo naizelako. Izango da sudur gorririk bako pailazo ibiltaria naizelako. Baina kontua da, oso aspaldiko...

‘Erro, harri, har’

Gogor dator, nonbait, aurtengo Ibilaldia; hau da, gure probintzian beste euskal lurraldeetan legez bestelako hezkuntza bat posibilitatu eta gauzatu izan duen herri hezkuntza sistema baten jai eguna. Bilboko auzo definitu batetik; nortasun berezikoa. Zazpikaleetatik hurbil, baina hango, baina Oskorrik aipatzen dituen denarengandik aparte egiten zaigu kostakooi, Malmasingo zubia pasatu eta begiztatzen dugun auzoa eskuinaldera autobidetik...

‘Slut blaming’

Slut blaming termino anglosaxoia da, eta, zoritxarrez, egun hauetan bere esanahia oso presente dago bilbotarren elkarrizketetan. Bilboko lau bizilagun hil dituztela eta ikertzen ari diren beste lau pertsona hil direla jakiteak herritarrak hunkitu ditu. Baina askori gogoeta eragin digu albisteak zergatik ez dituen ireki albistegiak eta egunkariak. Ez da egon mobilizaziorik, eta erakundeek ez dute...

‘Tekifresi’

Txikikeria bat izan da, erdi lotsatuta bezala egindako keinua. Baina zin egiten dut kontuak balio izan duela sakoneko gauzak aldatzen has daitezkeela konprobatzeko. Titularra, hauxe: auzoko txosnagunea osatzen duen taberna bakoitzak ostadar koloreko banderak zintzilikatu ditu gainerako aldarrikapenekin batera, historian lehen aldiz. Ostadar koloreko aldarriak presoen eskubideen aldeko aldarriekin, aldarri feministekin, abertzaleekin zein sozialistekin nahastu...