Esekitoki baten arropa lehortzen den bitartean behekoaren leihotik argi gutxiago sartzen da. Jantziak zabal, izarak luze, matxardak paralelo, oso polit uzten dugu nahiz eta auzokideari kaltea sortu, beheko leihora argi gutxi heltzen baita. Halakoa gertatzen da batzuetan saretik botatzen diren iritziekin ere, ez baitago aukerarik argia guztiontzat berbera izan dadin. Arrazoia izatearekin konformatzen gara, gure...
Iritzia
Eguraldi txarrari bizilagun onak
Bilbo krisi sakonean sartu zen 1980ko hamarkadan, burdinaren industriaren beherakadaren ondorioz, eta horrek hiria bere garapen ekonomikoaren oinarriak birpentsatzera behartu zuen. Urte haietan, bilbotar izatearen sentimendua ia ez zen existitzen herritarren artean, nortasun propioa zuten auzoetan babesten baitziren. Aste Nagusia martxan jarri arte itxaron behar izan zen hura konpontzeko. Jai herrikoi haiek auzoetako jendea erdigunera...
Haizearen osasuna
Aurten 22 urte bete dira Artzentalesera etorri nintzenetik. Bertora bizitzera etorri nintzenean egin nuen lehenengo aldaketa, erroldatzearekin batera, medikua aldatzea izan zen, herri txikietan behar direlako erabiltzaileak halako zerbitzuak mantentzeko. Argudio horrekin joan nintzaion azken garai hauetan artatu nauen medikuari, eta berak, ordea, ezetz, topera daudela! Udalerri honen ezaugarriek —batez besteko adina, etxebizitzen sakabanaketa eta...
Benetan erabaki dugu berdin digula?
Gaur egun, bonbardatzen gaituzte esanez krisi energetikoa Ukrainako gerraren ondorio dela eta ingurumen krisia kontsumitzeko eta ekoizteko dugun moduak eragiten duela. Ez dut ukatuko arazoaren parte direnik, baina ezkutatu nahi digutena da egungo mundu krisia arrazoi politikoen ondorio dela, eta borondate politikoarekin bakarrik egin ahal izango diogula aurre egoerari. Gaur egungo sistema politiko eta ekonomikoak...
Enkarterriko txarriboda
Hotzarekin batera garatzen ziren garai bateko ohiturak, naturak emandako elikagai urriak kontserbatu egin behar baitziren. Auzolana ezinbestekoa zen txarribodan, baita ongi zehaztutako ordutegia eta lanaren banaketa ere. Aho guztietatik ateratzen zen lehenengo orduetako arnas lurruna izerdia bilakatzen zen eguna aurrera joan ahala. Gorputzak artega, egun berean jokoan baitziren hurrengo hilabeteetako otordu asko. Dena dela, askoz...
Auzoak andreen ikuspegitik
Urriaren 28an, CIVERSITYk, Kultura Irekiak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak Auzoak jardunaldi batzuk antolatu zituzten, emakumeek auzoen bizitzan egiten duten ekarpena islatzeko. Gizarte patriarkal honetako emakumeok haurrak eta adinekoak zaintzen ditugu, lanpostu feminizatuen prekaritatea pairatzen dugu, eraso sexistak jasaten ditugu… Beraz, argi daukat hiria beste ikuspuntu batetik ikusten dugula, eta, horregatik,...
Kedarra bihotzean
Asteburua ziabogarekin etorri zaigu Kolitzapetik. Suak ematen dio zentzua putxerari, ezinbesteko energia egur ikatza erretzea lortzen baitu. Egunsentian pizten dituzte azkarrenek Balmasedan, San Xeberin Egunari argia eta beroa gehituz. Aurten 50. urteurrena betetzeko prestatuta zeukaten egitaraua. Hiribildua sutan ikusiko genuela iragartzen zigun irratian antolakuntzaren bozeramaileak, uhinetako amaraunetik bisitariak harrapatzeko, bertako kofradiaren izenean ohiko hizkera epikoa...
Pobrezia desagerraraztea
Astelehenean, hilak 17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta, Bilbon, mobilizazioa egin zen, gizarte eragile, auzo elkarte eta sindikatuek deituta. Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen egoitza gure hirian izango dela iragarri da. Helburu nagusia pobreziari bere forma guztietan amaiera ematea da. Horren barruan sartzen da muturreko pobrezia desagerraraztea; hau da, oinarrizko bizi beharrizan batzuk...
Egiak eta gezurrak sortzeko memoria
Azken denboraldi honetan ez zaizkit inporta ahazten zaizkidan gauzak, ahaztea bera baizik. Ondo ulertzen ez ditudan arrazoiengatik egin beharrekoak burutik desagertzen direnean, pentsatzen dut egiten ez ditudanak ez direla hain garrantzitsuak izango. Ala une horretan eskura ez ditudan baliabideentzako ordezkoa topatzen dut bizitzaren etengabeko mugimendua gelditu gabe. Batzuk betirako egongo dira galduta, nonbait gordeta une...
Atsedena eta aisia uztartzea
Azken hilabeteetan, aisialdiaren problematikak orrialdeak eta denbora hartu ditu komunikabideetan eta, batez ere, pairatzen duten pertsonen buruan. Bilboko aisialdiarekin batera, Poza, Uribitarte, Albia lorategiak, San Bizente eta Mazarredo eremuetan bizi diren bizilagunek herritar askorentzat ezezaguna den errealitatea salatzen dute. Irudia ez da berria, baina badirudi problematikak beste kutsu bat hartu duela herritarrak pandemiaren osteko egoeraz...