Peru Azpillaga Diez
Hainbat dira Euskal Herrian zabalduta dauden kondaira eta istorioak. Horietako asko denboraren zurrunbilo sakonean galdurik daude. Beste askok, ordea, gaur egunera arte iraun dute, ahoz aho belaunaldi batetik bestera igaro ostean.
Hala Bazan
Animaliak gizakiari adarra jo
Natalia Salazar Orbe
Herri eta etxeetan ohikoak izan dira azkarrei edo argiei eta txepelei buruz kontatutako ipuinak. Sarri asko, ongia eta txarra aurrez aurre jartzeko. Animaliak ere izan dituzte protagonista ipuin askok. Horietako bat da 1924an Joxe Miel Barandiaranek Muxikako Jose Etxebarriaren ahotik jasotako kontakizuna. Astoa, txakurra, katua, oilarra eta aritoa izenburuarekin argitaratu zuen, Eusko-folklore lanean.
Ausardiak garaitutako izua
Natalia Salazar Orbe
Bermeotik Mundakarako bidean zegoen Arrosaren ermitaren historia kondaira zahar bati lotuta dago. Neska gazte bermeotar baten ausardia eta iratxuak izeneko zerri beldurgarri batzuk ditu ardatz. Juan E. Delmasek Gaztelugatx eta Bizkaiko kostaldeko beste ipuin batzuk lanean jaso zuen Iratxuak kondaira, XVIII. mendearen amaiera aldean kokatua.
Kuban izan ziren sorginak
Peru Azpillaga
Normalean, erratz gainean hegan bidaiatzeagatik dira ezagunak sorginak, baina esan ohi da istant batean edonora lekualdatzeko gai direla, botere eta arao magikoei esker. Ondarroako kondaira batean jasotzen denez, esaterako, hango sorginek ez zuten erratzik behar nahi zuten tokira bidaiatzeko, eta, itsasoarekin bat eginez, Kubaraino joateko gai ere baziren, hala nahi izanez gero.
Harreman debekatuak
Natalia Salazar Orbe
Jeinu edertzat dauzkate elezaharrek laminak. Adats luzea urrezko orraziz orrazteari ordu luzez ekiten zietenak. Elezaharretan gehien azaltzen diren izakietako batzuk dira. Toponimian ere haiei lotutako leku ugari ageri dira.
Beharrak hezita
Natalia Salazar Orbe
Lau anaiaren bizipenak kontatzen ditu Jose Migel Barandiaranek Diman jaso zuen Lau anaia umezurtzak ipuinean. Ipuin bat da, ez elezahar bat. Alegia, hemen kontatutakoak ez daude oinarrituta benetan gertatutako jazoera batean.
Eguzkiaren lorea, gizakien etxeak gordetzen dituena
Peru Azpillaga Diez
Gizakiak sarri erabili izan du mitologia ulertzen ez dituen gauzei azalpena ematen saiatzeko: munduaren sorrera, eguraldia, zerua, eguzkia eta ilargia... Ezagutza heltzen ez zen tokietara heltzeko, mota guztietako azalpen eta istoriak sortu izan dira jakinminaren sabel aseezina betetzeko ahaleginean.
Heriotzari errespetua
Natalia Salazar Orbe
Sherlock Holmes detektibe ospetsuaren bidez egin zen ezagun mundu osoan zehar Britainia Handiko Txakur Beltzaren kondaira. Arthur Conan Doylek elezahar horretan oinarrituta idatzi zuen 'Baskervilleko txakurra'. Britainia Handiko folklorean ageri da izaki hori. Euskal Herriko folklorean ere, hainbat animalia ageri dira. Zakurra da horietako bat.
Milaka aurpegi ditu deabruak
Peru Azpillaga Diez
Bestelako izaki mitologikoetatik harago, kondaira askok gaizkiaren eta ongiaren arteko gatazkaren testigantzak bildu izan dituzte. Hala, Euskal Herriko mitologiak gorde bezala, historian zehar hainbat izan dira deabruarekin hartu-emana izen duten euskal herritarrak.
Txakolin bedeinkatua
Uxue Gutierrez Lorenzo
Gernikatik Bermeorako bide zaharrean, Busturiko San Kristobal ermita zaharraren parean, behinola ba omen zen etxe handi eta zahar baten hasten da hurrengo elezaharra, denboran higatutako horma zaharren atzean ezkutatuta gaurdaino iraun duena.