Uxue Gutierrez Lorenzo
Zalantzarik gabe, klasiko bihurtu da Gau Zuria Bilbon. Hiriko kaleak, plazak, museoak eta elizak argiz janzten dira urtean behin, hiribilduaren urtebetetzea ospatzeko. Argia eta mugimendua ditu protagonista urtebetetze festak.
Asteburuko proposamena
Janaria izango da nagusi Enkarterri Fest jaialdian
Peru Azpillaga Diez
Zallako herriak Enkarterri Fest jaialdi gastronomikoa hartuko du asteburu honetan bertan. Hala, bihar hasi eta igandera arte, udaletxeko lorategiak hamaika usain eta zapore bilduko dituzten karpaz eta erakustokiz beteta egongo dira; den-dena, zuzeneko doinuez lagunduta.
Zazpi kale, zazpi kolore
Aitziber Laskibar Lizarribar
Bizi egongo dira bihar Bilboko Zazpikaleak, koloretsu eta alai. Gorriak, horiak, moreak, urdinak, arrosak, berdeak eta laranjak hartuko dituzte kaleak: zazpi kolore, Zazpikaleetarako.
Fantasiari ateak zabaltzeko karpa
Natalia Salazar Orbe
Karpa handi bat. Agertoki biribila, eta, haren inguruan, elkarren ondoan eta atzean, ilusioa eta magia gozatzeko irrikaz direnak hartuko dituzten eserlekuak. Argiak, alanbreak eta ezer gutxi gehiago atrezzo handirik behar ez duten emanaldi zirraragarriei harrera egiteko.
Kaleko arteen plaza nagusia
Peru Azpillaga Diez
Dantza, antzerkia, akrobaziak, magia... Umore Azokak mota eta estilo guztietako kaleko arte ikuskizunak bilduko ditu Leioan. Hala, asteburu osoan zehar 120 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu, Leioako herrigunean zehar sakabanatutako hamahiru gunetan.
Eszena Kalera jaialdiak 61 emanaldi eramango ditu Bilboko auzoetara
Natalia Salazar Orbe
Zirkuaz, dantzaz eta antzerkiaz gozatzeko agertoki bihurtuko dira Arangoiti, Peñascal, San Adrian, Solokoetxe eta San Ignazio auzoak, besteak beste, datozen hilabeteetan. Ohikoa da Bilbo erdigunea osatzen duten inguruetan denetariko ikuskizunekin topo egitea. Auzoetan, berriz, aukera gutxiago izaten da. Eszena Kalera jaialdiak horri irtenbidea emateko zeregina du: kaleko ikuskizunak barruti guztietara helaraztea. Euskal herriko 24 konpainiak 61 lan taularatuko dituzte, besteak beste, Olabeaga, Betolaza, Bolueta, Irala, Ibarrekolanda eta Atxuriko kaleetako agertokietan. Euskaraz, gazteleraz zein hitzik gabeak izango dira emanaldi horiek.
Gizartearen isla arte bihurtuta
Natalia Salazar Orbe
Hondarren artean zanpatuta, bizirik iraun guran, azaleratu egin nahi duen hiri bat. Berandu da. Lurrak eta harriek estali dituzte inguruak. Baita herritarrak ere. Ia-ia. Herritar horiek guztiak ageri dira hondakinen artean mimetizatuta. Noraezean dauden negozio gizon txikiak dira denak.
Jaialdi herrikoia, handien pare
Zihara Jainaga Larrinaga
Herrian dagoen kultur eskaintza osatzeko asmoarekin sortu zen MAZ Basauri festibala. Hasieran, musika taldeen kontzertuetan soilik oinarritzen zen jaialdia, baina, urteak pasatu ahala, tamaina handitu du, eta bestelako esparruetara hedatu da: haurrentzako tailerrak eta zine emankizunak ere egiten dituzte egun. Gaur abiatuko da zortzigarren edizioa, eta euskal musikak irekiko du gaur gauean jaialdia. Anari bakarlari azkoitiarra izango da Sozial antzokiko oholtzara igotzen lehena, hain zuzen. Haren atzetik, Christina Rosenvinge pop-rock abeslari espainiarraren txanda izango da. 21:30ean irekiko dituzte antzokiko ateak, eta handik ordu erdira hasiko da lehen emanaldia.
40 urteko haria eten ez dadin
Peru Azpillaga Diez
Euskal Herriko bazter guztietatik hurbildutako milaka gaztek egingo dute bat, gaur, Lemoan, Gazte Topaguneari hasiera emateko. Askatasun Bulkadak Independentziara lelopean, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek kudeatutako egitasmoa astelehenera arte luzatuko da, batik bat, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak uztartuz. Denbora tarte horretan, gazte antolakundeen berrogei urteko historia aldarrikatzeko eta belaunaldi berriak etorkizunera begira jartzeko asmoa azaldu dute Ernaik era Aitzinak.
Folklorea, sarera erakartzeko
Aitziber Laskibar Lizarribar
"Euskal kulturaren jaia". Hala esaten dio Bilboko Udalak Basque Fest jaialdiari, euskal folklorearen erakusleiho izan nahi duen ekitaldi sorta erraldoiari. Asteazkenean hasiko da urteko apusturik indartsuenen zerrendan kokatua duen jaialdia; Aste Santuko egunetan Bizkaiko hiriburura turistak erakartzeko helburuz jaio zena, eta bertokoentzat ere gogoan izateko ekitaldi bilduma bihurtu dena.