Peru Azpillaga Diez
"Historiako belaunaldirik prestatuena izaten hasi ginen, eta gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia izaten amaitu dugu". Black friday erosketetara bideratutako egunaren harira, Eragin Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak dei egin die gazte langileei, gaur kaleak hartu eta prekaritatearen aurkako «gazte frontea» osatzeko.
Politika
Nor bere buruaren jabe
Ibai Maruri Bilbao - Natalia Salazar Orbe
Gutxienez, era honetan zeure ahotsa entzunaraz dezakezu. Ez du hitz egiten beste batek zure izenean; zuk zeuk egiten duzu. Hori da desberdintasuna". Hala mintzatu da Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatea.
Aurrekonturik handienak
Ibai Maruri Bilbao
"Lasaitasun mezu bat" zabalduz aurkeztu du Unai Rementeria ahaldun nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren datorren urterako aurrekontu proiektua: Bizkaia "ondo" dagoela esan du, herrialdeak "aurrera egiten" dabilela. "Ez da mezu baikorra; mezu errealista da. Lasai, zuhur eta adi dagoen Bizkaia eta aldundia islatzen dituen aurrekontua da. Adi egon behar dugu, badakizue-eta gauzak aldatzen direla askotan. Makroekonomian ziurgabetasuna etor daiteke. Eta sektore batzuetan ere gerta daiteke; adibidez, autogintza arloan. Baina gure ekonomia oraintxe bertan ondo dago, lasai dago".
Aurreko agintaldiaren jarraipena izango da
Ibai Maruri Bilbao
Azken egunotan ibili dira Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak agintaldi honetan euren sailetan zer egin asmo duten azaltzen. Bizkaiko Batzar Nagusietan izan dira banan-banan. Oposizioak kritikatu du "oso berandu" hasi direla.
Basauriko galdeketaren ebazpenak udalen subiranotasuna babestu du
Natalia Salazar Orbe
Ia oharkabean pasatu da, baina epaitegiek Basauriko galdeketari emandako babesak aurrekari garrantzitsu bat ezarri du herrientzat; hala uste du Juan Landa abokatuak. Espainiako Auzitegi Gorenak oraintsu ebatzi du Basauriko herri galdeketa legezkoa izan zela.
Gehiengo osotik gertu
Aitziber Laskibar Lizarribar
Beti izan da nagusi Bilbon, eta berak gobernatu du Bilboko Udala azken berrogei urteetan. Alde handiarekin beti, eta gehiengo osoarekin ere bai inoiz. Oraingoan ere EAJ alde nabarmenarekin gailenduko dela diote inkesta guztiek, eta gora egingo duela gainera. Are, duela lau urte galdutako gehiengo osotik gertu kokatzen dute EAJ inkestek, gehiengo osotik ordezkari bakarrera.
Matxinoen memoria ahazturan eror ez dadin
Peru Azpillaga Diez
Gatzaren Matxinada 1631tik 1634ra bitartean Bizkaian, eta batez ere Bilbon, gertatutako matxinada izan zen. Espainiako koroak gatzaren gainean ezarritako zergak piztu zuen, eta, gertakari oso ezaguna ez den arren, foruen defentsarekin hasi eta hainbat aldarrikapen sozial irabazteraino hedatu zen hiru urteko borroka ekarri zuen; bai instituzioetan bai Bizkaiko kaleetan eragina izan zuena.
Lehentasunak ezartzeko ordua
Natalia Salazar Orbe
Kanpaina betean, aginduak, proposamenak eta asmoak azaltzeko egunak dituzte bateko eta besteko alderdiek. Herritarrek alkateak, zinegotziak, ahaldunak eta Europako Parlamentuko ordezkariak aukeratuko dituzte datorren asteko igandean.
Liburu, hitzaldi eta hausnarketak nagusi, Liburu Anarkisten Azokan
Aitziber Laskibar Lizarribar
Ideia libertarioak zabaltzea. Horixe du helburu CNT sindikatuak urtero antolatzen duen Liburu Anarkisten Azokak. Euskal Herrian egiten den halako egitasmo handienak hamabosgarren aldia du aurten, eta, hazten ari den seinale, Bilboko Areatza pasealekua hartu du kokagune. Bertan jarri duten karpan askotariko liburuak erosteko aukera izango da asteburuan, eta mahai inguru, hitzaldi eta solasaldietan parte hartzekoa. Sindikatuarekin batera, Emakume Askeak elkarteak antolatu du aurtengo saioa, eta nabarituko da eragina: emakumeen presentzia handia izango da hausnarketa sustatzeari begira egingo diren ekitaldietan.
Zenbaterainoko gehiengoa
Aitziber Laskibar Lizarribar
Inork ez du zalantzan jartzen; denek jotzen dute jakintzat EAJk irabaziko dituela Bizkaiko foru hauteskundeak. Sorpresa handia litzateke hala ez izatea, eta historikoa, beti gailendu izan baitira jeltzaleak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Hortaz, aldea zenbatekoa izango den argitu behar da, eta gainerako alderdiek zenbateko indarra hartuko duten; Espainiako Kongresurako bozetan marraztutako joerak mantenduko dituzten ala ez.