Kultura

Eraginek neurriak hartuko ditu BBK Liveko lan baldintzen aurka

Eraginek neurriak hartuko ditu BBK Liveko lan baldintzen aurka

Natalia Salazar Orbe

Enpresaren ohorearen kontra egin eta bere irudia erabiltzeagatik salaketa jartzeko mehatxua egin zion BBK Live antolatzen duen Last Tour enpresak Eragin gazte prekarioen plataformari. BBK Liveko langileen baldintzak salatu eta argitara ematean, enpresaren irudia erabiltzeagatik eman zion abisua. Jakinarazpena jaso ostean, Eraginek ordura arteko argitalpenetatik ezabatu egin zuen Last Tourren logotipoa, baina ez du etsi langileen eskubideen urraketak salatzeko egitekoan. Eta oihartzun handia lortu du.

Ezohiko hamaika film, udaz eta udazkenaz gozatzeko

Ezohiko hamaika film, udaz eta udazkenaz gozatzeko

Javi West

Bilbo Arteko Art House Zinema hamaika filmeko ziklo bat eskaintzen arituko da urriaren 3ra arte. Begirada heterodoxoa, kontakizun apartak da zikloaren izena, eta ohikotasunetik kanpo dauden filmek osatzen dute. Zaharrak zein berriak, luzeak zein laburrak, zientzia fikziozkoak zein dokumentalak. Antolatzaileek oso aukeraketa aberatsa egin dute jatorriari dagokionez; izan ere, gehienak europarrak izan arren, txinatarrak eta estatubatuarrak ere badaude. Denak emango dira jatorrizko hizkuntzan eta gaztelaniazko azpidatziekin.

Sormen sareak ehuntzen

Sormen sareak ehuntzen

Natalia Salazar Orbe
Zertan pentsatzen dute artistek? Antzeko kezkak ote dituzte bateko eta besteko sortzaileek? Zer balio ematen zaie euren lanei? Nola ezagutarazi artista eta bere obra? Zer sinergia sor daitezke munduaren beste aldeko sortzaileekin?

Musika generoen nahasketa, mendian

Musika generoen nahasketa, mendian

Javi West

Musika askoren nahastea entzun ahal izango dute gaur Kobetamendin BBK Live jaialdirako sarrera erosi dutenek. Rocka, flamenkoa, popa, musika elektronikoa eta bestelako genero batzuk izango dira Bilbon jaialdiaren bigarren egunean. Zita garrantzitsua izango da gaurkoa, The Strokes rockero estatubatuarrek inguruan emango duten kontzertu bakarra izango delako, eta Rosalia gaur egungo artista arrakastatsuenetakoa egongo delako.

Euskal Herriko irla tropikala

Euskal Herriko irla tropikala

Peru Azpillaga Diez
Euskal Herriko reggae zaleentzako tradizio bilakatu da jada Armintzako jaietan egin ohi duten Txapel Reggae jaialdia. 1990. urtean sortu zen, eta, uhinen antzerako bide gorabeheratsua jorratu ostean, Lemoizko kostaldeko jaialdiak musika genero horren ehunka zale biltzen ditu urtero herriko portuaren inguruan.

‘Denontasuna’ ospatzen

‘Denontasuna’ ospatzen

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Espazio publikoak denentzako direla argi dago gizartean. Edo hala uste da, gutxienez. Herritarrentzat libreak diren guneak errespetuz zaintzea eta horietan denei zuzendutako egitasmoak sortu, prestatu eta egitea normaltzat jotzen da; espazioaren erabilera, ordea, mugatu egiten da askotan.

Kaleen artean liluratzeko aldia

Kaleen artean liluratzeko aldia

Aitziber Laskibar Lizarribar

Ametsen munduan murgiltzeko aldia badator Bilbora; ilusioak hegan eramaten uztekoa, begiek harriduraren harriduraz dir-dir egin dezaten baimentzekoa, sentimendu berriak esperimentatzekoa eta komunikatzeko modu berezien bidez zenbait egoerari buruz hausnartzekoa ere bai. Hori guzti hori kalean, beste ehunka pertsonaren ondoan bizitzekoa. Astelehenean hasiko da Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, Bilboko Kalealdia.

Doinuak lurretik aireratuz

Doinuak lurretik aireratuz

Uxue Gutierrez Lorenzo

San Joan gaua beti izan da sona handikoa Zornotzan, eta beti izan du musika protagonista; zehatzago, kaleko musika. Udako solstizioaren betiko eredua irauli eta gau berezia prestatzen hasi ziren Zornotzan duela hamahiru urte: "Ohitura da beti San Joan inguruan ekintza musikalak antolatzea; gainera, ekainaren 20an musikaren eguna ospatzen da. Aitzakia aproposa iruditu zitzaigun musika festibal bat antolatzea egun horietan". Ametx erakunde antolatzaileko kultur dinamizatzaile Dabid Murillok azaldu du zein izan zen proiektuaren abiapuntua. Hausnarketa horren emaitza da Haizetara, fanfarre eta kaleko musikaren nazioarteko lehiaketa.