Musika generoen nahasketa, mendian

Musika generoen nahasketa, mendian

Javi West

Musika askoren nahastea entzun ahal izango dute gaur Kobetamendin BBK Live jaialdirako sarrera erosi dutenek. Rocka, flamenkoa, popa, musika elektronikoa eta bestelako genero batzuk izango dira Bilbon jaialdiaren bigarren egunean. Zita garrantzitsua izango da gaurkoa, The Strokes rockero estatubatuarrek inguruan emango duten kontzertu bakarra izango delako, eta Rosalia gaur egungo artista arrakastatsuenetakoa egongo delako.

Eguneko plater nagusiak The Strokes, Rosalia eta Suede izango dira, baina, urtero moduan, euskal kulturak ere leku txiki bat izango du gaur, Anari eta Olatz Salvador kantautoreak arituko baitira. Rapa ere presente izango da, Brockhampton eta Princess Nokia estatubatuarren eskutik.

Kontzertu handiez gain, BBK Liven badaude beste eskaintza batzuk genero klasikoetatik —rocka eta popa— kanpo. Basoa gunea da azken urteetan jaialdiak musika elektronikaren alde egindako apustua, eta bertan jo edo moldatuko dute euren musika, gaur, Alvaro Cabanak, Moxiek, DJ Seinfeldek, Bicep DJ Set-ek eta Laurent Garnierrek.

Jaialdiaren proposamen ezohikoena Lasai gunea da, tempo geldoko DJek baino ez baitute joko bertan. Baldintza bakarra minutuko ehun beat-etik beherako kantak egitea da, eta, askatasunarekin batera, “esperimentatzeko” aukera emango diela uste dute bultzatzaileek. Muevelocumbia, DJohnston eta Milsav izango dira, besteak beste, erritmo lasaien gunean.

Bihar Nathy Peluso argentinarrak joko du agertoki nagusian, trapa, rapa, soula eta jazza nahastuz. Weezer da eguneko beste talde nagusietako bat. Ibilbide luzekoak dira kaliforniarrak, eta rock alternatiboa joko dute, Bestean gunean. Horiek, adibidez, gordetzen dute jaialdiaren jatorrizko sentsazio hori. Horiekin batera The Good, The Bad & The Ugly supertaldea da kartelburua. The Clasheko Paul Simononek eta Blurrek, eta Gorillazeko Damon Albarnek eta Simon Tongek osatzen dute taldea, afrobeat-aren aitzindari Tony Allenekin batera.

Kero Kero Bonito indie pop bandak, Hvob bikote elektronikoak, Vince Staples rap abeslariak eta Nogenek borobilduko dute gaua, besteak beste. Jaialdiak hamabi agertoki ditu, eta horietatik zazpi Kobetamendiko eremuaren barruan daude.

Berri Txarrak-en txanda

Jaialdia zapatuan amaitu arren, domekan ere musikak jarraituko du Kobetamendin; askoz etxekoago, baina. Berri Txarrak Lekunberriko taldea bira luzea egiten dabil azaroko “etenaldi mugagabea” baino lehen, eta, Euskal Herriko kontzertuetako sarrerak segituan amaitu direnez, kontzertu handi bat iragarri zuten apirilean inor sarrera gabe gera ez zedin.

Euskal Herriko eta kanpoko artista ugarik joko dute haiekin batera, hala nola El Drogasek, Su Ta Garreko Aitor Gorosabelek, Zea Mayseko Aiora Renteriak, Iseok, Anarik, Willis Drummondeko Jurgi Ekizak eta La MODAko David Ruizek, besteak beste. Taldearen diskografia izango da ardatza, eta kantak moldatu behar izan dituzte musikari bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko.

Egitaraua
BBK Live jaialdiko kontzertu gehienak Kobetamendiko zazpi guneetan  izango dira, baina Bilbon ere musikaz gozatu ahalko da gaur eta bihar, doako kontzertuak egongo baitira Albia lorategian, Isozaki dorreetan eta Areatzako parkean.

GAUR
Albia lorategia
13:40. Ortiga.
14:50. The Intergalactic Republic of the Kongo.
Isozaki dorreak
14:15. Gimnastica.
15:30. Annie B Sweet.
Areatzako parkea
13:00. Pony Bravo.
Kobetamendi: Gune Nagusia
18:35. Mourn.
20:40. BrockHampton rap taldea.
23:00. Rosalia.
01:35. The Strokes.
Kobetamendi: Bestean gunea
17:40. Oso Leone.
19:30. Second.
21:50. Idles.
00:10. Suede.
03:00. The Blaze.
Kobetamendi: Gora gunea
17:30. Olatz Salvador.
19:40. Uniforms.
21:45. Jonathan Bree.
00:25. Princess Nokia.
03:00. Omar Souleyman.
04:00. Zaza.
05:30. DJake.
Kobetamendi: Txiki gunea
18:50. Cecilio G.
20:50. Anari.
23:05 Irok.
01:55. Muevelorreina.
Kobetamendi: Firestone gunea
18:00. Antifan.
20:00. Lester y Eliza.
22:05. Georgia.
Kobetamendi: Basoa gunea
17:00. Alvaro Cabana.
19:00. Moxie.
22:00. DJ Seinfeld.
04:00. Laurent Garnier.
Kobetamendi: Lasai gunea
19:00. Muevelocumbia.
21:00. Olivia.
23:00. DJohnston.
01:00. Julian Falk.
03:00. Milsav.

BIHAR
Albia lorategia
13:40. Venturi.
15:00. Mujeres.
Isozaki dorreak
15:30. Cariño.
Areatzako parkea
13:00. Los Hermanos Cubero.
14:15. Lorena Alvarez.
Kobetamendi: Gune Nagusia
18:25. Cupido.
20:15. Nathy Peluso.
22:55. Weezer.
01:40.  Hot Chip.
Kobetamendi: Bestean gunea
17:40. Nogen.
19:15. Nadia Rose.
21:25. The Good, The Bad & The Queen.
00:20. Vince Staples.
Kobetamendi: Gora gunea
17:30. Serrulla.
19:20. Cala Vento.
21:45. Kero Kero Bonito.
00:30. Hivob.
03:00. Cut Copy.
04:15. Charlotte Adigery.
05:00. 2ManyDJs dj set.
Kobetamendi: Txiki gunea
18:50. Alien Tango.
20:30. Viagra Boys.
23:30. Shame.
01:30. Pony Bravo.
Kobetamendi: Firestone gunea
18:00. Las Ligas Menores.
19:35. Perro.
22:00. Boy Azooga.
Kobetamendi: Basoa gunea
17:00. Alicia Carrera.
19:00. Tama Sumo.
22:00. DJ Dustin.
01:00. Todd Terje dj set .
04:00. John Talabot.
Kobetamendi: Lasai gunea
19:00. Fenna Fiction.
21:00. Sacha Mambo.
23:00. Ninja.
01:00. Phuong-Dan.
03:00. Nuel.