Kultura

Sinbolo bat baliatzeko moduak

Sinbolo bat baliatzeko moduak

'Gernika' Gernikara plataformaren iritziz, Picassoren artelana "boterearen menpe" dago gaur egun. Madrilgo Reina Sofia museotik Gernikara lekualdatu dezatela nahi dute, memoria historikoa lantzeko, besteak beste. Mobilizazio bat egingo dute bihar, udalerriko Foruen plazatik, 13:00etan.

Kultura hauspotzeko apustua

Kultura hauspotzeko apustua

Fair Saturday jaialdia ostera egingo da bihar, Bizkaian, Eskozian, Lisboan eta Espainian, eta hirurehun ekitaldi kultural baino gehiago antolatu dira. Gaur iluntzean izango da irekiera ekitaldia, Bilbo Arenan.

Blues eta jazz doinuen harrobia

Blues eta jazz doinuen harrobia

Gaur abiatuko da Elorrioko Jazz Blues jaialdiaren 32. aldia, Arriola antzokian. Iluntzeko zortzietan SPA taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango da, eta, bihar, Nico Wayne Toussaint Quintet taldearen txanda izango da.

Tradizio biziaren hedatzaileak

Tradizio biziaren hedatzaileak

Estatu propiorik gabeko herrietako musikariak biltzen ditu Galdakaoko Musika Bizian jaialdiak. Zazpigarren aldia egingo dute gaur eta bihar. Taberna Ibiltaria, Xabi eta Kristina Solano eta Siziliako I Beddi taldea ariko dira gaur.