Bilboko Eleiz museoaren bildumak 5.000 pieza ditu, lurraldeko tenpluek utzitakoak eta partikularrek emandakoak. 1961ean sortu zen, ondarea babesteko, eta 1995ean zabaldu zitzaion publiko orokorrari. Piezak digitalizatzen ere badihardute.
Kultura
Enkarterriko harribitxia
Turtzioz eta Karrantza artean dago Armañongo parke naturala, Enkarterrin. 3.000 hektarea inguru ditu, eta bertako interes gune nagusiak ezagutzeko aukera dago Armañongo parketxean.
Bertsotan egingo dituzte foru museoetako bisitak, asteburuon
Euskararen Eguna ospatzeko, 'Gida Bira, gure museoak bertsotan' egitasmoa antolatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskararen Etxeak. Hamar museok hartuko dute parte.
‘Munduenea’ ipuin bildumarekin, kulturen arteko zubiak eraikiz
Labayruk hamar ipuineko sorta argitaratu du. Euskaraz eta Bizkaian hiztun gehien dituzten hamar hizkuntzetan daude. Kulturartekotasuna eta euskara zubi-lana izatea dira helburuak.
Etxe bat, aro baten erakusle
Trapagarango Zugaztieta meatzari auzo izan zen XIX. mendearen amaieran. Baldintza apaletan bizi ziren langileak, eta horren erakusgarri da meatzarien etxea. Orduko bizimodua ezagutaraztea du helburu.
Urtea ospatzea Atenaskoen erara
Atenas klasikoan, nekazaritzari lotuta zeuden jai gehienak, eta jainkoak gurtzen zituzten haietan. Bilboko Berreginen Museoan erakusketa egin dute Atenasko jai egutegiaz.
Hizkuntza jasangarriak
Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.
Askotariko artisten topalekua
Bilboko Rekalde aretoak 1991n zabaldu zituen ateak. Aitzindari izan da arte garaikidearen diziplinan, eta haren ezagutza, harrera eta hedapena sustatzea izan du ardatz.
Txotxongiloen lekua aldarrikatuz 41. aldiz
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak 41. aldia ospatuko du. Bihartik hasita eta azaroaren 27ra arte Bilboko eta Bizkaiko beste hainbat agertoki mundu osotik etorritako panpinez beteko dira, arte eszenikoetan duten lekua aldarrikatuz.
Bizitza bat, pinturaz pintura
Ricardo Toja artistaren erakusketa bat jarri dute ikusgai Bilboko Ondare aretoan, hil zenetik lehena. Otsailaren 25era arte bisitatu ahal izango da.