Kirola

Goraka doan jaialdia

Goraka doan jaialdia

175 film aurkeztu dituzte Mendi Film jaialdira; inoiz baino gehiago. Gaurtik hilaren 13ra arte 57 film eskainiko dituzte topaketan. Bost dira Euskal Herriko lanak; horietako lau, euskaraz

Entrenatzeko baimena dute

Entrenatzeko baimena dute

Natalia Salazar Orbe

Asteon argitu du zalantza Bizkaiko Foru Aldundiak: eskola kiroleko taldeek datorren astean has ditzakete entrenamenduak. Oraingoz, ezingo dira lehiatu. Talde egonkorretan aritu beharko dira. Eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kirol jardueraren bat eskaini nahi duten taldeek.

Gorabeherak Ezkerraldean

Gorabeherak Ezkerraldean

Ibai Maruri Bilbao

Pandemia dela eta, ezohiko urtea izan da arraunean. Jarraitzaileen animoak telebistaren edo irratiaren beste aldean geratu dira, kai eta hondartzetan jendea pilatzeko debekuengatik. Baina bukatu berri den denboraldiko estropadek urteroko gazi-gozoak ekarri dituzte Bizkaian.

Durangaldean, Europarako pase bila

Durangaldean, Europarako pase bila

Natalia Salazar Orbe

Nahi baino apalagoa izango bada ere, lehen aldiz Emakume juniorren Nazioen Koparako puntuagarria izango den Bizkaikoloreak txirrindularitza proba lehiatuko dute, bihar eta etzi, Durangaldean. 16 eta 18 urte arteko neskez osatutako hamabi talde ariko dira Europako eta munduko txapelketetarako pase gehiago lortzeko lehian. 72 lagun elkartuko dira guztira.

Historian saskiratzeko prest

Historian saskiratzeko prest

Peru Azpillaga Diez
Maloste kiroldegia da Lointek Gernika Bizkaia taldearen bilakaeraren irudi bizia: probaleku bat zen lehen, eta Eurokopako zelaia da orain pabiloia. Harmailak lepo, Espainiako Lehen Mailako saskibaloi ligako zelairik «zaratatsuenetariko» bat da, partidetako momentu zailenetan «estutu» egiten duten horietakoa.