Gizartea

Norbere herrian arrotz

Norbere herrian arrotz

Natalia Salazar Orbe

BBK Live, Bilbao Exhibition Centre, World's 50 Best Bilbao, Bay of Biscay, Bilbao Pride... Bilbo eta Bizkaia munduan erakusteko ekitaldi gisa aurkeztu dituzte agintariek horiek guztiak, eta beste hainbat. Bizkaitarrak eta euskaldunak munduan kokatzeko bide omen dira. Baita bertako kultura ezagutarazteko ere. Baina bertako nortasunaren adierazlerik garrantzitsuena alde batera uzten dute: jaialdi edo eraikin ospetsuek ez dute hartzen euskarazko izenik. Jarrera hori nagusitzen ari da, gainera, duela sei-zortzi urtetik. Hala azaldu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik: "Geroz eta ohikoago bihurtzen ari da dena delako eraikin, proiektu edota egitasmori ingelesezko izenak jartzea. Badirudi modan jartzen ari dela. Badirudi euskarak ez duela erakargarritasunik edo xarmarik. Kontua zera da: erakunde publikoek hori egiten badute, herriko edo hiriko dendariari, jatetxeari edo komertzioari nola eskatuko diogu kartelak, menua edo faktura euskaraz eskaintzea?".

Gotzaindegiak Mutualiarekin partekatuko du bere egoitza berria

Gotzaindegiak Mutualiarekin partekatuko du bere egoitza berria

Peru Azpillaga Diez

Bizkaiko Gotzaindegiak berriki jakinarazi duenez, Bizkaian sakabanatuta dituen zerbitzuak egoitza bakar batean elkartzeko asmoa du. Horretarako, Bilboko Zabalgunean duen Begoñako Andra Mari irakasleentzako unibertsitate eskola eraitsi eta eraikin berri bat egingo du, eskolaren ondoan dagoen patio eremua aprobetxatuz.

23.000 bizipen Eurasian zehar

23.000 bizipen Eurasian zehar

Nerea Bedialauneta Alkorta

Ia bi urtez Europako eta Asiako hainbat herrialde bizikletan zeharkatzeko ausardia eduki du Iñigo Prieto ondarroarrak. Abentura hori, baina, ez du bakarrik egin; Maddi Urizar neska laguna eta Larre txakurra izan ditu bidelagun.

“Harrotasuna ez dago salgai”

“Harrotasuna ez dago salgai”

Peru Azpillaga Diez

Arnasa luzeko mugimendua da LGTBI komunitatearena. Urteak daramatza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak defendatzen, eta kontaezinak dira azken hamarkadetan emandako aurrerapausoak. Gaur egun, handiak dira genero dibertsitatearen alde lortutako garaipenak, eta sakonak bestelako gizarte bat osatzeko erroak. Alta, askatasunaren bidean dena ez da beti arrosa. Izan ere, azkenaldian "merkantilizazio eta zurikeria" amaraun batean harrapatuta geratu da LGTBI mugimenduaren zati bat. Hala iruditzen zaio Ekainak 28 koordinakundeari.

Adarren eta mendien usadioa

Adarren eta mendien usadioa

Uxue Gutierrez Lorenzo

Diotenez, Erdi Aroan Bizkaiko eskualdeetako ordezkariek adar hots bidez izaten zuten Batzar Nagusien berri. Izan ere, Bizkaiko bost deiadar mendien tontorretara igo —Gorbeia, Oiz, Sollube, Kolitza eta Ganekogorta— eta bost puntu horietatik adarra aldi berean jota, Bizkaia osoan entzuten omen zen Gernikako batzar etxera hurbiltzeko deia egiten zuen soinua. Hotsa entzun bezain pronto omen zekiten eskualdeetako ordezkariek Gernikara egin behar zutela.

Etorkizuna salbatu nahi dute

Etorkizuna salbatu nahi dute

Natalia Salazar Orbe
Hamasei urteko Greta Thunberg suediarrak piztu zuen mugimendua iazko udan. Ostiralero, huts egin gabe, parlamentuaren aurrean esertzen hasi zen. Eskaera zehatza zuen: herrialdeko politikoek klima aldaketaren aurkako konpromisoa har zezaten nahi zuen.

Matxinoen memoria ahazturan eror ez dadin

Matxinoen memoria ahazturan eror ez dadin

Peru Azpillaga Diez

Gatzaren Matxinada 1631tik 1634ra bitartean Bizkaian, eta batez ere Bilbon, gertatutako matxinada izan zen. Espainiako koroak gatzaren gainean ezarritako zergak piztu zuen, eta, gertakari oso ezaguna ez den arren, foruen defentsarekin hasi eta hainbat aldarrikapen sozial irabazteraino hedatu zen hiru urteko borroka ekarri zuen; bai instituzioetan bai Bizkaiko kaleetan eragina izan zuena.