Gero eta bezero gehiagok eskatzen dituzte aukera beganoak tabernetan, eta, hori hala, pintxo beganoen eskaintza ere nabarmen handitu da. Bilboko Zazpikaleetako ostalariek igarri dute interesa, esaterako.
Gizartea
Artistikoki urri, kulturalki aberats
50 urte bete dira Bilboko Zazpikaleak multzo historiko-artistiko izendatu zituztenetik. Hango ondare artistikoa babesteko bultzatu zen dekretua, baina guneak baditu bestelako balio batzuk ere: besteak beste, XIV. mendeko hiri antolakuntzari eusten dio, eta toki bizia da oraindik.
Premia handia, boluntario gutxi
Bizkaiko Elikagai Bankuak janari bilketa egingo du azaroaren 25ean eta 26an, Bizkaiko hamaika udalerritan. 25.000 pertsona inguru laguntzen ditu gobernuz kanpoko erakundea, bi astean behin elikagaiak emanez.
Iaz 2.307 andre bizkaitarrek eraso matxistaren bat salatu zuten
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, sexu askatasunaren aurkako erasoak bikoiztu egin dira azken bost urteetan. Azaroaren 25erako kanpaina aurkeztu dute.
Hamaika hizkuntza euskaraz
Alkarbide euskara zerbitzuen bilguneak, hainbat udalerrirekin batera, eskuko hiztegi bat argitaratu du. Helburua da atzerritik datozenei egunero erabiltzen diren euskarazko berba eta esamoldeak erakustea.
Ikusezin jarraitzen dute oraindik
Julen Nafarrate kazetariak eta Ines Bermejo artistak maiatzean abiatu zuten 'Gu ere bagara' proiektua, eta haren emaitzak aurkeztu dituzte orain. Getxoko LGTBI kolektiboko adinekoak ikusgarri egitea zen helburua; azkenean, haien bizipenak jaso dituzte, baina modu anonimoan, eta kaleko erakusketa batean islatu dituzte adinekook esandakoak.
Mendia, inklusiorako eta kultur aniztasunerako tresna
Getxoko Ibilki mendi taldea Argentinara joan da, hango talde batekin 6.000 metroko bi gailur igotzera. Ikusmen desgaitasuna dutenek hartuko dute parte bi taldeetan.
Metroaren laugarren linearako jatorrizko ibilbidea eskatu dute
Bilbo hegoaldeko auzoetakoek salatu dute ez dietela onartu Feveren ibilbidea erabiliko lukeen azken proposamena "hobetzeko" egin dituzten ekarpenetako bat bera ere.
Ea zer dagoen gaur euskaraz
Astebetez pantaila bidezko kontsumoa eta sorkuntza euskaraz egitera deitu du Pantailak Euskaraz plataformak. Andoni Solorzano Bizkaiko boluntarioa izango da. Bilbon, Ia mila lagun euskaraz berbetan.
Boluntariotza arlo denetara irekitzeko bidea hasi du Bizkaia Garak
Proiektu sozialei eutsiko diete, baina kultura, kirola, enpresa eta beste sektore guztiekin ere lan egingo dute. Beharrak eta beharroi erantzuteko prest dauden esparruak konektatuko ditu egitasmoak.