Oihana Cabello Elorriaga
Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeko jantokian Busturialdeko produktuak kontsumitzeko aukerak batu zituen bost nekazari, orain lau urte. Diseinu berezituak eta bakarrak egiteko nahiak bultzatuta hasi zen Nora Cucurull bermeotarra txapel pertsonalizatuak egiten, eta artisau garagardoa ekoizteko abagunea zelakoan sortu zuten Boga kooperatiba, Mungian.
Ekonomia
Bozetan ere izan nahi dute mugarri
Peru Azpillaga Diez
Espainiako Kongresurako eta Senaturako hau-teskundeetako kanpainaren hasierarekin batera, pentsiodunen mugimenduak mobilizazioak egingo ditu Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako hiriburuetan eta zenbait herritan.
Industria iraganaren lekuko
Natalia Salazar Orbe
Meatzetako mineralen etengabeko joan-etorrien agertokia zen Ibaizabal itsasadarra XIX. mendearen bukaera aldera. Haitzetan ezkutatutako elementuek hantxe egiten zuten Bizkaian egingo zuten azken egonaldia. Handik Europara abiatzen ziren horietako asko, esportazio jarduera handiaren protagonista bilakatuta. Kargalekuak erabiltzen zituzten mendi inguruetatik trenez iritsitako minerala ontzi handietan sartzeko. Hainbat eraiki zituzten itsasadarrean.
Aireratu baino ez da egin
Peru Azpillaga Diez
Izenez beteta daude led pantailak. Sabaitik zintzilik, Europako hiriak agertzen dira zerrendatuta, bata bestearen atzetik: horiz, dena ondo badoa; gorriz, atzerapenik egonez gero. Haien inguruan jendea pilatzen ari da, tantaka. Maleta eskuan, hegaldiaren egoera ikusi eta zer ate egokitu zaien argitu nahian dabiltza denak. Begiak gora eta behera, dagokien helmugaren atzetik, ea behar den orduan irteten den...
Kamioientzako bazterguneak egingo dituzte Arratia inguruan
Aitziber Laskibar Lizarribar
Auto ilarak egunerokoak dira Arratiarako errepide nagusian, N-240an. Bilbo ingurua Gasteizekin lotzen duen errepidea AP-68 ordainpeko autobidearen ordezkoa da, eta milaka autok zeharkatzen dute egunero.
Etxez etxeko langileek beste bost lanuzte egun iragarri dituzte
Aitziber Laskibar Lizarribar
Urtebete baino gehiago daramate mobilizazioetan Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileek. 21 greba egun egin dituzte dagoeneko. Baina haien egoerak ez du hobera egin, eta langileen eskaerak aintzat hartuko diren zantzurik ez da sumatzen oraingoz.
Etxebizitza publikoak sustatzeko plataforma bat eratu dute Getxon
Peru Azpillaga Diez
Getxok gaur egun eskuragarri dituen etxebizitzek ez dituzte asetzen biztanleen beharrizanak. Hala uste dute gutxienez Getxon Bizi plataformako kideek. Azken urteetan jaso dituzten zenbait datuk piztu dute plataforma osatu duten bizilagunen kezka.
Bermeoko merkataritza portua konpontzeko lanak hasi dituzte
Natalia Salazar Orbe
Itsasoaren astinduek eta eguneroko kargatze eta deskargatze lanek portuan eragin dituzten kalteak konpontzeko lanak abiatu dituzte Bermeon. Zehazki, Xixili eta Erroxape moilak konponduko ditu Eusko Jaurlaritzak.
Bermerik gabeko etorkizuna
Peru Azpillaga Diez
Prekaritate hitzak egunkari azal eta izenburu ugari hartu ditu XXI. mendeaz geroztik. Ezerezetik, egunkari eta albistegi guztietara egin du salto azken hamarkadan, eta badirudi lanaren munduaren logika itxuraldatu egin duela. Gazteekin eta bizi duten lan egoerarekin lotzen da, batik bat, prekaritatea; baina, zer esan nahi du zehazki?
Goraka doa Bizkaia agertoki nahi duten ekoizpenen kopurua
Natalia Salazar Orbe
Guggenheim museoaren titaniozko xaflen xarma; Urdaibaiko itsasadarraren inguru naturala; Portugalete, Getxo, Galdakao... bertako zein kanpoko ekoiztetxeek Bilboko eta Bizkaiko hainbat kokaleku hartu dituzte denetariko grabazioak egiteko. Fikzioa pantaila handian zein txikian, gertuko txoko ezagunak agertoki dituztela. Bilbao Bizkaia Film Comission zerbitzu publikoak eman berri ditu iazko datuak. Zerbitzu horren xedea da Bizkaiko agertokiak aukeratzen dituzten ikus-entzunezko guztien lanak erraztea eta arintzea; eta, haien arabera, 201 ikus-entzunezko ekoizpen gauzatzeko arreta eman dute, eta 128 ekoizpen filmatu dituzte bertako agertokietan.