Ekonomia

Bertako zaporeek erakarrita

Bertako zaporeek erakarrita

Natalia Salazar Orbe

Eskualdeko giroa suspertu eta herrietan gastronomia eta turismo eskaintza uztartzen dituzten ekoizleak zein ekintzaileak ezagutarazteko asmoz sortu zuten, duela zortzi urte Euskadi Gastronomikoa Produktu Kluba, Uriben. Hainbat herritako establezimendu, enpresa eta ekoizlek eman zuten izena. Uda giroa ahalik eta gehiena luzatze aldera, eta herritarrak leku horiek ezagutzera animatzeko asmoz, Urri Gastronomikoa jardunaldiak antolatu zituzten handik gutxira. Zazpigarrenak abiatu dituzte aurten, eta hil bukaerara bitarte jarduera eta aukera mordoa prestatu dituzte, batean eta bestean, Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak bultzatuta.

Metal hotsa, isiltzear

Metal hotsa, isiltzear

Ibai Maruri Bilbao
Luze doa Bizkaiko metalgintzako gatazka. 2001-2003 urteetakoa da sektoreko sindikatuek sinatutako azken lan ituna; 2008-2011 urteetarako, UGTk eta CCOOk eragin mugatuko beste bat sinatu zuten, langileen gutxiengoa ordezkatu arren. Duela hamazortzi hilabete hasi zuten berriro ere negoziazio prozesua. ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk, bakoitzak bere plataforma aurkeztu zuen orduan. Aurtengo udaberrian elkartu eta hamar aldarrikapen nagusiekin osatutako plataforma bateratua ipini zuten mahai gainean. Baina oraindik ez dute lortu FVEM patronalarekin akordiorik sinatzea.

Karrantza, ura ordaindu ezinik

Karrantza, ura ordaindu ezinik

Ibai Maruri Bilbao

Karrantzak ur edangarriarekin duen arazoa ez da berria. Hornidura arazoak ditu, eta kontsumo handia, Bizkaian abeltzaintzak garrantzi handiena duen herria delako. Baina, uda honetan, egoera larritu egin da, eta ezohiko neurriak hartu dituzte. Ez dute mozketarik egin behar izan; ura beste bide batzuetatik lortuta moldatu dira. Baina "kontsumo arduratsua" egiteko eskatu die herritarrei. Raul Palacio alkateak kezka agertu du datozen urteetan zer gerta daitekeen. Izan ere, klima aldaketaren ondorioz euri falta nabarmenagoa izan daiteke. Haren esanetan, egungo egoeran erantzukizun "handia" du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta arazoaren konponbidearen parte izateko eskatu dio.

Hiltegia behar dute abeltzainek

Hiltegia behar dute abeltzainek

Ibai Maruri Bilbao

Laudioko Udalak (Araba) herriko hiltegia itxi zuen abuztu hasieran, Ura Uraren Euskal Agentziak isuri batzuk salatu ondoren. Ustez, arazoa konpontzean irekiko dute berriro. Erabaki horrek eragin zuzena izan du Bizkaiko abeltzainengan. Bilboko Zorrotzako hiltegia eta Durangaldeko Erralde itxi zirenetik, etxean ez dute izan euren beharrei erantzungo dien azpiegiturarik. Karrantzako udal hiltegia baino ez dago gaur egun zabalik, eta soilik haraneko abeltzainei ematen die zerbitzua; urtean, 400 bat buru inguru hiltzen dituzte. Gainontzeko herri eta eskualdeetakoek Laudiora edo Gipuzkoako hiltegietara jotzen dute. Hala, Bizkaitik kanpoko hiltegietan, urtero, batez beste, 8.000 abelburu inguru hiltzen dira; horietatik 2.000tik gora, Laudiokoan.