M. Asensio Lozano
Gueñes eta Zalla artean biomasa erretzen ari den Glefaran enpresaren jardunari buruzko "eztabaida publiko" bat bultzatu nahi dute Gueñes Bizia plataforman bildutako herritarrek, eta hori lortzeko beste pauso bat eman dute: asteon gose greba bat abiatu du haietako batek. Gueñesko kultur etxeko gela bat okupatu du Gorka Llantadak, eta baraualdian zehar bertan geratzea erabaki du, udal ordezkarien zain. "Zallako eta Gueñesko alkate eta zinegotziekin izan ditugun bilera pribatuetan, ez digute argudiorik eman; beraz, nahi dugu jendaurrean azaltzea zer dagoen haien titularren atzean: elkarrizketa publiko bat nahi dugu haiekin. Guk konfiantza dugu gure argudioetan: zientzialarienak dira", adierazi du Llantadak.