Abra Bizirik Getxoko plataformak Punta Lucero inguruan dragatzerik ez egiteko sinadura bilketa egin zuen joan den zapatuan Algortan (Getxo), Telletxen. Bilboko Portuko Agintaritzak 50 milioi metro kubo harea ateratzeko proiektua aurreikusita duela eta...
Txorizo onenen bila
Sopuerta
Euskal Herriko hestebetegilerik onena nor den ebatziko dute datorren domekan Sopuertan, Txerriki azokaren barruan. Bertan, Hestebeteen 40. Azoka egingo dute, batetik; eta, bestetik, Euskal Herriko Hestebetegile Nagusiaren XVI. Txapelketa.
Enkarterrin egiten diren azoketatik zaharrenetakoa da domekan egingo dutena. Jende asko joan ohi da bertara, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "kalitatezko produktuak" egoten direla arrazoituta. Hain zuzen, etxean egindako gazta, ogi, euskal pastel, ezti, gibel ore, txakolin eta sagardorik onenak ikusteko, erosteko eta dastatzeko aukera izango dute Sopuertara doazenek.
Kontserbak ere izango dira. Horrez gain, artisau lanak —saskigintza, zahatoak, egurrezko lanak, alezko apaingarriak...— eta hainbat makina aurkituko dituzte bisitariek erakusgai eta salgai. Feria eremuan sei txosna jarriko dituzte, gainera.
Hestebeteak protagonista
Dena den, urteetako historia daukan azoka horretako produktu nagusia hestebeteak izaten dira. Enkarterriko erara egindako txorizoak izaten du protagonismo handia. Txerri okel eta urdaiarekin egiten dute hestebete hori eta piper txorizeroa botatzen diote. Txorizo horrekin batera, Enkarterriko erara egindako arrozezko odolostea ere nagusi izaten da azokan. Odola, txerri gantza eta arroza ditu oinarri. Bi produktu horiekin txorizo eta odoloste txapelketak egiten dituzte. Hortik aterako da Euskal Herriko hestebetegile nagusia.
Bizkai, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ekoizleek dute lehiaketa horretan parte hartzeko aukera. Lehiakideek domekan bertan aurkeztuko dituzte euren produktuak, eta gastronomia munduan ospe handia duten pertsonek osatutako epaimahaiak 14:00 aldera jakinaraziko du ebazpena.
Salmentarako tarteaz gain, dantza saioa ere izango da domekan. Hain zuzen, Sopuertako Urreztieta taldeak dantza erakustaldia eskainiko du 12:00etan. Ordu horretatik 14:00etara bitartean, gainera, umeentzako tailerrak antolatu dituzte.
Serantes mendiko hiru gotorlekuak, Abra zaintzen
Berreraikitzen dabiltzan Fuerte gotorlekuaz gain, beste bi egiturak osatzen dute Serantes mendiko defentsa sistema (Santurtzi). Mendiaren gailurrean, 452 metroko garaieran, Torreon izeneko ikuskaritza dorrea dago. Juantxo Agirre historialariak azaldu ...
Errusiako akordeen distira
XIX. mendeko bigarren erdi aldeko Errusiako konpositoreen lanak izango ditu oinarri aurten Musika Musica jaialdiak. Hain zuzen, Errusiako distira izenburupean, herrialde horretako nazionalismoaren konpositore esanguratsuenen lanak izango dira protagonista gaur, bihar eta etzi Euskalduna jauregian izango diren kontzertuetan.
Aurkezpen ekitaldian, Begoña Salinas Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak azaldu zuen entzuleek "errusiar arima" ezagutzeko aukera izango dutela Txaikovskiren (1840-1893) sinfonien eta ganbera lanen eta Glinka (1804-1857), Aleksander Borodin (1833-1887), Mily Balakirev (1837-1910), Modest Mussorgski (1839-1881), Rimski-Korsakov (1844-1908), Scribain (1872-1915) eta Rachmaninoven lanen bitartez. Izan ere, erakunde horrek antolatzen du jarduera hori, Bilboko Udalaren laguntzagaz. Aurtengoa jaialdiren hamargarren ekitaldia izango da.
Guztira, musikagile horien 69 lan interpretatuko dituzte 600 artistak. Horien guztien artean, antolatzaileek jaialdia lehenengoz egin zutenetik daukaten helburua beteko dute, hain zuzen, "musika klasikoa zabaltzea eta herritar guztiengana eramatea", Salinasen arabera.
Sarrerak bost eta bederatzi euro artean daude salgai. "Merke", Bilbao 700 Fundazioko zuzendariaren esanetan, euren asmoa "ahalik eta jende gehien erakartzea" delako. "Eta, gero, horietako batzuk musika klasikoaren jarraitzaile bihurtzen badira, askoz hobeto", adierazi du.
Musika Musica jaialdiak, gainera, ez du musika klasikoko ohiko programazioaren formatua, antolatzaileek argi utzi nahi izan dutenez. Hain zuzen ere, jaialdiak "entzule multzo heterogeneoa eta adin tarte guztietakoa" erakartzeko gaitasuna duela azaldu du Salinasek.
Izan ere, Euskalduna jauregian bertan, ordu berean kontzertu bat baino gehiago izango dira —areto desberdinetan— eta kontzertuak ez dira 45 minututik gorakoak izango. Jaialdian parte hartuko duten artistak, gainera, diskoak sinatzeko prest daudela aurreratu dute antolatzaileek.
Gaur, arratsaldez soilik egongo dira musika klasikoaren saioak; bihar eta etzi, halaber, goizez eta arratsaldez egingo dituzte kontzertuak.
Musika Musica nazioarteko jaialdi baten barruan kokatuta dago. Nantesko (Frantzia) La Follee Journee jaialdian sortu zen, eta beste herri batzuetara zabaldu da, tartean, Bilbora; baita Tokio (Japonia), Rio de Janeiro (Brasil) eta Varsoviara ere (Polonia).
Bermeon egondako gotorlekuen kopurua.
Bermeo da Aro Modernoan gotorleku gehien izan zuen Bizkaiko udalerria. Tamalez, gaur egun Tonpoin baino ez da zantzu materialik geratzen. Egitura guztien izenak ezagunak diren arren, ez dakite non zeuden horietako bost.
‘Alabatxo’ emango dute gaur, emozioz betetako lana
Alabatxo antzezlana taularatuko du gaur Berrizen Marie de Jongh antzerki taldeak. 4 urtetik gorakoentzako ikuskizuna da, eta kultur etxean emango dute, 18:00etan.Ana Meabek Laida antzezten du, eta Javier Renobalesek, berriz, Martin: alaba jaiotzeko za...