Serantes mendiko hiru gotorlekuak, Abra zaintzen

Berreraikitzen dabiltzan Fuerte gotorlekuaz gain, beste bi egiturak osatzen dute Serantes mendiko defentsa sistema (Santurtzi). Mendiaren gailurrean, 452 metroko garaieran, Torreon izeneko ikuskaritza dorrea dago. Juantxo Agirre historialariak azaldu duenez, Abraren sarrera kontrolatzeko eraiki zen dorre gotortua, 1868. urtean. “Esan dezakegu Serantes euskal kostaldeko azken mendia dela, eta mendi horren azpian dago gure porturik handiena. Sarrera kontrolatzeko jarri zuten dorrea mendiaren gailurrean”. Hamar metroko garaiera zuen harlanduz egindako dorre horrek, eta gezileihoak zituen bi solairuetan.

Garai berean eraikia da Polvorin gotorlekua, 245 metroko garaieran. “Babes erreten eder bat dauka, lau metroko sakonera duena. Oso-osorik iraun du. Lau barrakoi daude beheko solairuan, eta bi isurialdeko teilatua du”. Guztira, 1.522 metroko eremua du. 1911n konponketa batzuk egin zituzten, baina harrezkeroztik nahiko utzita dago. Espainiako II. Errepublika garaian behin betiko utzi zuen Espainiako armadak.