Osakidetzak Ortuellan pediatria zerbitzua murriztu duela salatu du bertako udalak. Orain artean bi pediatra zeuden herriko osasun etxean. Aurrerantzean, baina, bakarra egongo da, salatu dutenez, Osakidetzak hala erabakita. Neurri hori "ulertezina" del...
Enkarterriko arkitektura hobeto ezagutzeko bisita gidatua
Arkitektura gustuko duen orok huts egin ezinezko hitzordua dauka bihar Enkarterrian. Izan ere, Bizkaia eta bere etxe merkeak. Enkarterriko arkitektura izeneko erakusketari bisita egiteko azken eguna izango baitu.
Erakusketak bukaerako eguna duela aitzakiatzat hartuta, eskualdeko hainbat txokotako arkitektura ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute Enkarterriko museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek. Herri batetik besterako bidaia erosoagoa izan dadin autobusak jarri dituzte, gainera.
Gerturatutakoek ikusiko duten aurreneko tokia Sopuertan dagoen Enkarterriko museoa da. Ondoren, Zallara joango dira. Bertan, Kadagua etxe saila bisitatuko dute, bertako etxebizitza baten barrualdea ere ezagutuz. Hirugarrenik, eta Sopuertara itzuli aurretik, Gueñesetik pasatuko dira, eta bertako etxe merkeak izeneko etxebizitza sailean geratuko dira.
Bisita gidatuan parte hartu nahi duena 11:00etan Sopuertako Avellaneda auzoan egon beharko da. Goiz joatea komeni da, kopurua mugatua baita. Itzulerako bidaia, berriz, 14:00 aldera egingo dute. Bisitaldia egiteko, gutxienez hamabost pertsona bildu beharko dira, eta doakoa izango da.
Osakidetzako zuzendaritzako kargudun batzuek pizgarrietan kobratutakoa.
LABek salatu du Osakidetzako zuzendaritzako 125 kargudunek urtean 12.000 euro inguruko pizgarriak jaso dituztela. Pizgarri horiek gastuak murrizteagatik ematen dizkietela gogorarazi dute.
Seranteseko gotorlekuaren zaharberritzea, martxa onean
Santurtziko Serantes mendian XIX. mendeko defentsa sistema ugari dago. Horien artean, zenbait helburu betetzen zituzten hiru gaztelu daude, aspaldidanik nahiko txarto zainduta daudenak. Bada, Aranzadi zientzia elkartearen zuzendurik, Santurtziko lante...
Gaztelugatxeko gazteluaren lehen aipamena agertu zen urtea.
1334. urtekoa da Gaztelugatxeko gazteluari egindako lehen aipu idatzia. Urte batzuk geroago abandonatu egin zuten, baina krisi garaietan funtzio militarra berreskuratzen zuela uste dute.
Tala Bekoa gotorlekua eraiki zuten urtea.
Lekeitioko Tala Bekoa izan zen Aro Modernoan Bizkaian eraikitako lehen gotorlekua: 1528. urtekoa da, hain zuzen ere. Tala izeneko eremuan zegoen, kaitik gertu, baina gaurdaino ez da horren arrastorik aurkitu.