Ortuellan pediatria zerbitzua murriztu dutela salatu dute

Osakidetzak Ortuellan pediatria zerbitzua murriztu duela salatu du bertako udalak. Orain artean bi pediatra zeuden herriko osasun etxean. Aurrerantzean, baina, bakarra egongo da, salatu dutenez, Osakidetzak hala erabakita. Neurri hori “ulertezina” dela deritzo Saulo Nebreda Gizarte Ongizateko zinegotziak.