Lekukoa hartzeko prestatzen

Abian da 18. Korrika. Atzo Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta datorren martxoaren 24ra arte eten barik ibiliko da Euskal Herrian barrena. Aurretik, ordea, dena prest egoteko aspaldi hasi ziren lanean eskualdeetan. Izan ere, tokiko lanak berebiziko garrantz...

Korrika 18ren kilometroak.

Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta Baionara heldu arte 2.587 kilometro egingo ditu 18. Korrikak. Kilometroz kilometro eta eskuz esku ibili ostean, martxoaren 24ean helduko da helmugara. Bizkaira hilaren 20an helduko da lehen aldiz.

@sarean

18. Korrikaren inguruko informazio guztia bildu du AEK-k Korrikaren webgunean. Besteak beste, ibilbidea, mezua, omenduak, Korrika Kulturala, Korrikaklipak, argazkiak, bideoklipa eta beste hainbat kontu kontsulta daitezke.

www.korrika.org

Bilboko auzoetan, beste ospakizunekin uztartuko da

Gaurtik aurrera, euskararen astea egingo dute Bilboko Santutxu eta Txurdinaga auzoetan, eta kultur astea Uribarrin. Ospakizun horiekin bat egingo du Korrikak hiriburura heltzean. Hilaren 21ean, lasterketa iristearekin batera, Korrika Eguna antolatu du...

Hilekoa eta Ilargia, ziklo berean

Naturako izaki garela ahazten zaigu askotan, eta, ondorioz, gure gorputzean gertatzen dena ez dugu uste naturako beste elementuekin batera bizi denik. Hala, hilekoaren eta Ilargiaren zikloen antzekotasunei buruz aritu dira Oihane Lekunberri eta Yumiko Teramoto, Markina-Xemeinen eman duten ikastaroan. Lekunberri markinarra da, baina orain Atxondon bizi da; Teramoto, ostera, japoniarra da, baina Markina-Xemeinen bizi da gaur egun. Biak euren burua doula izateko prestatzen aritu dira. Doula-k emakumeei laguntzen dieten beste emakume batzuk dira. "Normalean erditu aurretik, erditzean bertan eta ostean laguntzen dute, baina emakumeei bizitza osoan ere laguntzen diete".

Horregatik hasi ziren aztertzen Lekunberri eta Teramoto hilekoaren sekretuak. "Zikloari buruz ez da berba askorik egiten, eta, ondorioz, ez dugu ondo ezagutzen", azaldu dute. Hilekoaren zikloa era desberdin batean bizitzen ikasi behar dugula esan dute: "Ulertu egin behar dugu, eta beste era batera bizitzen ikasi".

Gaur egun bizitza aurrera eta aurrera doa, baina pertsonak munduan bizi dira, eta bertako izakiak dira. "Naturatik banatu egin gara, baina nahi eta nahi ez, naturarekin bat eginda bizi gara", esan du Lekunberrik. "Emakumeok eme izaten jarraitzen dugu, beraz, deskubritu egin behar dugu hilekoak daukan zentzua eta dakartzan ondorioak".

Hilekoa, ziklo oso moduan

Emakumearen zikloak lau fase ditu, hau da, lau asteko ziklo moduan ulertu behar da, "ez bakarrik odola isurtzen den egunen moduan". Lehenengo fasea obulazioaren aurrekoa da; bigarrena, obulazioa; ostean dator hilekoaren aurreko fasea, eta, azkenik, hilekoa edukitzen den egunena.

Zikloari buruz berba egiten denean, zikloaren lehenengo eguna odola egiten den lehenengo eguna izaten da. Baina, irakasleek diotenez, emakume bakoitzak bere zikloa dauka, bakoitza desberdina da. Orokortasunera begira —orokortzerik ez dagoela nabarmendu duten arren—, hurrengoa litzateke emakume askok daukaten zikloa: lehenengo egunetik bosgarrenera, hilekoaren egunak; seigarren egunetik hamalaugarren egunera, obulazio aurrekoa; hamalaugarren egunetik hamaseigarrenera, obulazioa; eta hamaseigarrenetik 28.era, hilekoaren aurreko fasea.

Hilekoa eta Ilargia, batera

Lekunberrik eta Teramotok ikastaroan azaldu dutenez, hilekoaren zikloak dauzkan lau asteko lau faseak Ilargiaren zikloagaz konpara daitezke. "Emakume askok Ilargiaren lau faseekin batera pasatzen dituzte hilekoaren lau faseak", dio Teramotok.

Ziklo horren arabera, ilargi berria dagoenean emakumeak hilekoagaz egongo lirateke; ilgoran, obulazio aurrekoan; ilargi betea dagoenean, obulazio fasean; eta ilbeheran, hilekoaren aurreko fasean.

Ziklo hori "ziklo zuria" izango litzateke. "Emakume gehienek ziklo biren arabera funtzionatzen dute: ziklo zuriaren arabera, edota ziklo gorriaren arabera". Ziklo gorrian alderantziz pasatzen da: ilargi betea dagoenean edukiko luke emakumeak hilekoa, eta ilargi berria dagoenean egongo litzateke obulatzen.

Fase bakoitzean, desberdin

Baina hori baino gehiago litzateke zikloan gertatzen dena. Izan be, fase bakoitzean emakumearen gorputza era desberdin batean dagoenez, bizipenak eta sentsazioak ere ez dira berdinak. Zehazki, fase bakoitzeko bizipenak emakumeen bizitzagaz alderatzen dituzte. Hala, hilekoaren osteko fasean —ziklo zurian, ilgoran—, andreak "dinamikoago, animatuago eta baikorrago" egoten dira. "Kontzentratzeko gaitasun handiagoa edukitzen dute emakumeek fase honetan. Eta proiektu berriei heltzeko gogoagaz egoten dira". Fase hori gaztaroagaz lotzen dute.

Obulazio fasea —ziklo zurian ilargi beteagaz batera— amatasunagaz konparatzen dute. Horretan, "lasaiago, baketsuago, hartzaileago eta proiektuak sakontzeko gaitasunagaz" egoten dira emakumeak. Hirugarren astean, hilekoaren aurrekoetan —ziklo zurian ilbeheran—, "intuitiboago, erlatibizatzeko gaitasun handiagaz eta alerta egoeran" egoten dira. Obulua askatu du gorputzak une horretan, eta, beraz, menopausiagaz alderatzen dute.

Azkenik, hilekoa dagoen egunetan —ilargi berriagaz batera askotan—, "nekatu sentsazioagaz, mundutik distantzia hartuta eta gauzak beste era batera ikusteko gaitasunagaz" egoten dira emakumeak. Zahartzaroagaz lotzen dute fase hori.

Emakume guztiek edukitzen dituzte lau faseak hilero, ziklo zurian izan, gorrian izan, eta Ilargiarekin batera ez doazenek ere bai. Horregatik, fase horiek "ondo kudeatzen" ikasi behar dela diote irakasleek: "Ziklo osoa ezagutuz bizitzen ikasten badugu, momentu bakoitzean nola gauden ikasiko dugu". Norbere gorputzean gertatzen dena ezagutzea eta kontrolatzea da gakoa, ondorioak ulertzeko. Hau da, lau fase horiez jabetzea gomendatzen diete bi adituek emakumeei, norbere burua ezagutu eta kontrolatzera hel daitezen.

Izan ere, Lekunberri eta Teramotoren arabera, "ukatu" egiten da lau fase horiek pasatzen direla: "Jende askorentzat zikloa odola isurtzen den bost egunak dira, eta ez da horrela, zikloa hori baino askoz gehiago da". Gorputzak eguneroko bizimoduarekin talka egiten duela gaineratu dute: "Bizitzak eguneroko erritmoan jarraitzeko esaten digu, baina gorputzak eskatzen digu fase bakoitzeko eguna era batera edo bestera bizitzeko". Horregatik, zikloa ukatu beharrean, fase bakoitzaren "potentzialak" erabiltzen ikasteaz mintzatu dira irakasleak: "Probetxu atera behar diegu, ondorioz, geu ere askoz hobeto sentitzeko". Hilekoa bizitzen ikasiz gero, norbere buruagaz hobeto bizitzen ikasiko du.

HUGH BONNEVILLE AKTOREA, SARITUTA

Downtown Abbey telebista saileko aktoreen lana aitortzen jarraitzen du Basauriko La 13 Tribu taldeak. Iaz Brendan Coyle saritu bazuten, aurten Hugh Bonneville antzezle britainiarrari (Notting Hill) eman diote Arte Eszenikoetako Bikaintasun Saria. "Oho...