Bilboko auzoetan, beste ospakizunekin uztartuko da

Gaurtik aurrera, euskararen astea egingo dute Bilboko Santutxu eta Txurdinaga auzoetan, eta kultur astea Uribarrin. Ospakizun horiekin bat egingo du Korrikak hiriburura heltzean. Hilaren 21ean, lasterketa iristearekin batera, Korrika Eguna antolatu dute Uribarrin, eta hiru auzootan egingo dituzte Korrika Txikiak.