Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizak balio historiko handia du: gotiko berantiar garaiko eraikina da, eta Bizkaiko erretaula garrantzitsuenetako bat du barruan. Eliza horretan dago herrialdeko Cavaille-Coll estiloko organorik zaharrena ere: 1854an sortu zuten, eta aldi horretako artearen adierazle nagusia da, Lekeitioko Organoaren Lagunak elkarteko kideen arabera. «Lehen mailako erreferentea da organo erromantikoen historiarako, Espainiako Estatuan sortutako estetika horren barruan lehena izan baitzen». Denborak, baina,...
«Haur batek eskolan hartzen du lehen aldiz ijito izatearen kontzientzia»
Ijitoen Nazioarteko Lehen Kongresua egin zuten Londresen 1971ko apirilaren 8an, eta, han, euren herriaren bandera eta ereserkia adostu zituzten. Lehen batzar horren ondorioz, hain zuzen, apirilaren 8an ezarri zen Ijitoen Nazioarteko Eguna. Aurten, ordea, asteazkenean ospatuko du Kale dor Kayiko ijito elkarteak, Bilboko Plaza Barrian, 10:30ean. Romani Jaia izendatu dute ekitaldia, eta, Oscar Bizarraga (Barakaldo, 1965) elkarteko zuzendariak aurreratu duenez, ijitoen tradizioekin lotutako tailerrak emango...
Andreen oihaletan
Jantzi bat arrasto historiko bat da, hartan mamitzen baitira garaiko testuinguruari dagozkion ezaugarriak, estetika bilakatzen baitira eraldaketa sozial eta ekonomikoak. Eulalia Abaitua Bilboko argazkilariaren irudietan (1853-1943), andreen soinekoetan ageri dira hala nola industrializazioaren eragina, herritik hirirako migrazioaren azkartzea, eta tradizioaren eta moda berriaren arteko tirabira. Abaituaren argazkietatik abiatuta, Balmasedako Encartada fabrika-museoak XIX. eta XX. mendeetako Bizkaiko andreen janzkera xehatu du Kameratik...
Metroaren geltoki bat erdigunean mantentzeko exijitzen dute Usansoloko herritarrek
Bilboko metroko luzatzeko proiektuak bizkaitarrak hobeto konektatzea du helburu. Hala ere, Usansoloko herritarrak ez daude konforme onartu berri den ibilbidearekin. Izan ere, salatu dutenez, Usansolok herriko erdigunean duen tren geltokia kenduko dute metroaren proiektu berria gauzatzeko, eta, horren ordez, metroaren geltokia ospitalean jarriko dute, herritik kilometro batera. «Ez da bideragarria», ziurtatu du Jon Atxutegik. Apirilaren 13an, Usansoloko herri eragile guztiek...
Gerran isildutakoen omenez
Historiako liburuetan zein kontakizunetan ahaztuak izan dira sarritan emakumeak. Egon bazeuden, ordea, eta Paula Moreno artistak gogora ekarri nahi izan ditu, bere gradu amaierako lanaren bitartez: «36ko gerraz ari garenean, hitz egiten dugu fronteez, borrokez, gizonez… Baina emakumeak zapalduta eta isilduta geratu dira». Artistaren lanaren emaitza ikusgai jarri dute Barakaldoko Gazte Bulegoan: Ezabatuta: emakumeak gerra zibilean. Zortzi ilustraziok osatzen dute,...
Okil beltzen bikote bat agertu da Getxon, lehendabiziko aldiz
Ez da zaila okil beltza identifikatzea: beltza da, eta buru gaina gorria du. Orain gutxira arte, populazio txiki samarra izan du Bizkaian, baina, azken urteotako hedatze azkarraren ondorioz, gero eta gehiago ikus daitezke. Joan den astean, esaterako, lehendabiziko aldiz topatu dute Getxon: okil beltzen bikote bat aurkitu du Getxoko Udaleko Ingurumen Unitateko Faunaren Jarraipenerako Taldeak. Hegazti arrunten azterketarako eta jarraipenerako laginketa eremu batean aurkitu zuten espezie...
Sopelako natura eta kultura, bilduta
Telebistari adi-adi begira dago haur bat Sopelako Kurtzio kultur etxean. «Begira, ama», esan dio hatzaz pantaila seinalatuz. Orkatz bat ageri da, erreka bazter baten inguruan aurrera eta atzera. «Non da hori?», galdetu du. Eta amak erantzun, zalantzarik egin gabe: «Sopelan!». Askorentzat ezezaguna izan arren, ondare natural eta kultural aberatsa dago Sopelan, Kiribile elkarteak ondorioztatu duen bezala. Herriko biodibertsitateari buruzko inbentarioa...
Zaintzen demokrazia
Eduardo Galeanok esaten zuen legez, «jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak egiten, mundua aldatu dezakete». Hitz horiek zentzu osoa hartu izan dute beti Bilboko auzoetan. Frankismoan zehar, familien elkarte moduan ezagutzen ziren auzo elkarteetan, ohikoa zen auzokideak laguntzea burokrazia eta kontu administratiboekin: eskola matrikulak, bankuetako paperak, instituzioek bidalitako dokumentuak, eta abar. Hau da, auzoan bizi ziren pertsonen ongizatea bermatzea...
Ia hutsetik euskaldundu dutenak
Lea-Artibai da Bizkaiko eskualderik euskaldunena. Herritarren %80,23 euskaldunak dira han, Eustaten 2021eko estatistiken arabera. Beste muturrean dago Enkarterri, eta ez soilik geografikoki: inkesta beraren arabera, herritarren %31,58 dira euskaldunak. Datuei erreparatuta, Enkarterriko egoera ez da ona, baina aitortzekoa da azken berrogei urteetan eskualdea euskalduntzeko egin duten ahalegina. Izan ere, 1981eko inkestaren arabera, %1,02 ziren euskaldunak —Lea-Artibain, %81,88 ziren orduan—. «Sodupeko...
Minerala kiskaltzeko labeak
Kargategiek, garbitegiek eta meatzaritza lanari lotutako bestelako azpiegitura batzuek osatutako ustiategi erraldoi baten parte izan zen Ortuellako Apold-Fleisner labea. 1962an inauguratu zuen Franco-Belga konpainiak, Trianoko mendietatik ateratako siderita kiskaltzeko, eta horretarako erabili zuten harik eta 1975ean zarratu zuten arte. Hainbat hamarkadaz bertan behera utzita egon ostean, 2008an Eusko Jaurlaritzak monumentu kultural izendatu zuen, eta, horri esker, zaharberritu egin zuten. 2013an, zaharberritzea...