Lehenagotik ere jotzen zen, baina, Bizkaian, XVIII. mendekoak dira dultzainari buruzko lehen aipamen idatziak. Herrialdean historia luzea duen musika tresna da, beraz. Hala ere, gaur egun ez dago oso hedatuta; batez ere, kalejirekin eta erraldoien konpartsekin lotuta dago. Eta dultzainero historikoak ezezagunak dira gehienentzat. Hori aldatzeko asmoz, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak joan den mende hasierako zazpi gaitero gogoratuko ditu datozen hilabeteetan,...
«Gorputzekin eta jantziekin aztertu dugu nola sortu espazioak»
Frantsesez noeud berbak korapiloa esan nahi du, eta kontzeptu hori erabili du Gipuzkoako DAB dantza konpainiak izen bereko pieza ontzeko: deskorapilatze bat irudikatu dute, askatze bat. Konpainiako kide Marina Eskisabelek esplikatu duenez (Donostia, 2000), Cristobal Balentziaga diseinatzailearen eta Eduardo Txillida eskultorearen lanetan oinarritu dira, eta haiengandik hartu dute bai estetika, baita espazioaren lanketa ere: Balentziagaren jardunetik, jantzien zabaltasuna; Txillidarenetik, haren obren...
Bilbo bizipozez betetzeko prest
Elkartasuna abiapuntu hartuta, Bilbo Hirria elkartasun irratia goizpasa antolatu dute lankidetzan Bilbo Hiria irratiak eta Bizipoza elkarteak. Bihar egingo dute, 10:30etik 13:30era bitarte, Bilboko Pio Baroja plazan, eta irratiari eta elkarteari ikusgaitasuna ematea izango du helburu. Publiko zabalarentzako jarduera ugari antolatu dituzte. «Elkartasuna eta irratia erdigunean jarrita, musikaren inguruan elkartuko gara», azaldu du Nerea Godoy Bizipoza elkarteko kideak. Elkarteen elkarte...
Bilbo, ‘Balioen Hiria’?
Bilboko udal gobernutik Balioen Hiria izenlaguna maiz erabili ohi da, gurea balioak sustatzen dituen hiri moduan azalduz. Hiztegian balio hitza bilatzen badugu, «pertsona edo talde baten moral eta etikaren printzipioak» da ematen zaigun definizioa. Hori kontuan hartuta, ba al da etikoa gure hirian kale gorrian dauden ehundaka pertsonei irtenbiderik ez ematea? Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, berriz ere, Gizarte Larrialdietarako Udal...
Algarak, jauziak eta malabarak
Euskal dantza eta zirkua uztartu dituzte pieza bakarrean. Pilota batzuk eskuan dituela, hankak mugituz hasi du koreografia Bilboko Zirkozaurre konpainiako Imanol Suso dantzariak, eta, malabaren bidez, haren besoek beste mugimendu eta lerro batzuk gehitu dizkiote dantza tradizionalari. Bilboko BEAZ Bizkaia aretoan, Arrigorriagako Clown eta Pailazoen nazioarteko jaialdiaren aurkezpenaren ostean eskaini du Harreman ikuskizunaren lagin bat. Bada, konpainiak deskribatu duenez, sustraietatik...
«Eskuz marrazteak gizatasuna ematen die komikietako protagonistei»
Hiruzpalau urte zituenean hasi zen marrazten Jon Mikel Bañales (Bilbo, 1998), gurasoen ofizioek eraginda, gehienbat. Izan ere, Goio Bañales aita komiki gidoilaria du, eta, Maria Jose Lopez amarekin batera, Trokola Bizkaiko lehenengo fanzinea sortu zuen 1980ko hamarkadan. Haien pasioa bere egin du Bañalesek, eta, Arte Ederretan lizentziatu ostean, DC Comics AEBetako argitaletxerako komikiak sortzen ditu orain. Bilboko Fant Fantasiazko Zinema Jaialdiaren harira,...
Ahanztura historikoen zama
Argazki historikoz lepo dago aretoa, orain dela mende batzuetako dokumentuak ere jarri dituzte, garaiko prentsan agertutako piezak, eta zakuak eta saskiak ipini dituzte han eta hemen, bilduma girotzeko. Bilbon den erakusketako elementu horietatik guztietatik, Luis Pareten koadro bat hautatu du Amaia Apraiz Sahagun historialariak Bizkaiko andrazko zamaketarien kontakizunari ekiteko. Bilboko Areatza irudikatzen duen obran —1783-1784 urteen ingurukoa—, Paretek zamaketarien irudi...
Kale erabileraren ordenantza salatzeko, hainbat elkarte batu dira Zornotzan
Zornotzako udal gobernuak ezarri duen Espazio Publikoa eta Kaleko Salmenta arautzeko Ordenantza dela eta, herriko hainbat elkarte batu dira Ordenantza Honi Ez plataforman. Herri plataformak prentsa ohar baten bidez salatu du «gehiegizko kontrolaren bidez herritarren askatasuna murrizten» saiatzen ari direla. Ainhoa Egiluz plataformako kideak argi utzi du ordenantza indargabetzea exijituko dutela: «Ordenantza hau deuseztatzea eskatzen dugu». Egiluzen arabera, arazoa «aurretik...
Mugikortasun jasangarria bultzatzeko plataforma bat sortu dute Trapagaranen
Aspalditik dabiltza Trapagarango herritarrak udalari mugikortasun jasangarrirako urratsak egiteko eskatzen. Bueltan, baina, ez dute «ganorazko» erantzunik jasotzen. Egoeraz kezkatuta, Oin Biziz Mugi plataforma sortu dute Trapagarango hainbat herritarrek. Biztanleak udalerriaren egoeraren larritasunaz sentsibilizatzea lortu nahi dute, eta, horretarako, lehendabiziko jarduera egingo dute domekan: aldarrikapenerako martxa bat antolatu dute. «Gure herriak ez du egokia den Mugikortasun Jasangarriko Plan Orokorrik». Hala esan...
Herriko ondarea, guztien eskura
Sei burdinola eta hemezortzi errota zeuden Zeanurin XIX. mendearen bukaeran. Urteek eta teknologiek aurrera egin ahala, baina, bestelako industria batzuk sortzen hasi ziren, eta bi jarduera horiek indarra galtzen hasi ziren pixkanaka. Historian errotek izan duten garrantziari aitortza egiteko asmoz, garai batean herrian ezinbesteko bihurtu zen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera eman du berriz ere Joko Alai elkarteak: Zeanuriko Erroten XVII....