Gauero, 573 pertsonak egiten dute lo kalean Bizkaiko hiriburuan, hainbat elkarteren kalkuluen arabera. Elkarteok salatu dutenez, euria, hotza eta segurtasunik eza pairatu behar dituzte, harrera sistemak funtzionatzen ez duelakoan. Hala, Erribera Harrera, Irala Harrera, Atxuri Harrera, Asetu Herri Biltegia, Bizkaiko SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek sinadura bilketa bat antolatu dute egoera salatzeko. Arazoaz ez arduratzea leporatu diote Bilboko Udalari:...
Zornotzan egingo dute Bizkaiko Dantzari Eguna, bihar
Lurralde osoko dantzariak elkartzeko eguna izaten da Bizkaiko Dantzari Eguna. Zornotzan egingo dute aurten, bihar. Izan ere, dantzen tradizioa lurralde osora zabaltzeko helburuarekin, urtero aldatzen dute dantza ardatz duen jaia antolatzeko lekua. Bizkaiko 70 dantza taldek parte hartuko dute aldi honetan, eta 3.500 dantzari inguru elkartuko dira. Kalejira batekin hasiko dute eguna, 10:45ean, eta, haren ondotik, ekitaldi nagusia egingo dute,...
Enkarterri eraldatu zuten batailak
Ikertu duten heinean ohartu dira Enkarterriko Trueba zentrokoak 1874an liberalak eta karlistak borrokatutako Somorrostroko batailek zer garrantzia izan zuten. «Europa osoko hedabideetan agertu zen. [Espainiako errege] Alfontso XII.ak zerbaitengatik egin zuen Somorrostroko Adierazpena, eta ez beste leku batekoa», azpimarratu du zentroko zuzendari Ricardo Santamariak. Aurten 150 urte bete dira bigarren karlistaldiko gudu hartatik. Horregatik, berezia egin nahi izan dute azken...
Bestelako aisialdi eredu bat helmuga
Aurreneko aldiz, Lasterka Askatasunera egitasmoa egingo dute bihar, Bilbon. Bizkaiko 11 gazte konpartsek eta eragilek antolatu dute, eta independentzia eta euskaldunen komunitatea jarriko dituzte erdigunean, beste kontu batzuen artean. «Aisialdi eredu alternatibo» batean ardaztutako egitaraua prestatu dute, eta antolaketa lanetan gazteak aritu badira ere, herritar guztiei egin diete jarduera horietan parte hartzeko deia. 11 gazte konpartsak Barakaldoko Makauen Gazte Konpartsa....
Zuritoen asanblada
Haserre daude zuritoak, asaldatuta. Diote ez dutela inoiz horrelakorik bizi izan. Asanblada deitzea erabaki dute, egoeraren larritasunaren seinale. Antza, Bilbo erdialdeko hainbat tabernak zuritoak jartzeari uztea erabaki dute. Diru gutxi irabazten ei dute horrela, eta nahiago dute kañak eta trago luzeak jartzea. Pandemian hasi omen zen guztia. Terrazetan baino ezin zen tragoa hartu, eta, edari bakoitzerako denbora mugatzeaz gain, zuritorik...
Bizkaiko museoak ere dibertigarri
Museoek egiten duten lanari ikusgarritasuna eta balioa emateko, Museoen Nazioarteko Eguna izango dute bihar Bizkaian. Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde da aurtengo leloa, eta hori ardatz hartuta, jarduera bereziak egingo dituzte lurraldeko hainbat museok. Berrogei zentro baino gehiagok hartuko dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ospakizunean, eta gehienek doako sarrerak eskainiko dizkiete bisitariei. Urtero bezala, «kultur eskaintza oparoa» prestatu dute, eta museoetara joateko...
«Ondarearen kontzeptua ez da estatikoa; denborarekin aldatu egiten da»
Ikerketa arkeologikoen berri emateko, Bizkaiko historia ezagutarazteko, eta material arkeologikoak biltzeko eta zaharberritzeko ekintzak bultzatzen ditu Bizkaiko Arkeologia Museoak. Duela hamabost urte ireki zituen ateak, Bilbon, arkeologia gizarteratzeko helburuarekin, hain justu. Beste aditu batzuekin batera, Iñaki Garcia Camino arkeologoak (Muskiz, 1958) proiektu horren sorreran parte hartu zuen, eta, haren ibilbide profesionala kontuan hartuta, museoko zuzendari izendatzea erabaki zuten. Izugarrizko irakaspenak eman dizkion lan esperientzia...
Tranbia, iruditan eta bizipenetan
Inaugurazio ofiziala 1902ko abenduaren 7an egin zuten. Bilboko Arriaga plazan zeukan abiapuntua. Lemoarako bidea hartzen zuen, eta, hara ailegatutakoan, linea bitan banatzen zen: bata Durangorako bidea zen, eta bestea, Zeanurirakoa. Tranbiak osatzen zuen ibilbidea, osotara, 49,21 kilometro luze zen. Horietatik hogei Bilbo eta Lemoa artekoak ziren. Lemoatik Durangora arteko zatiak 14,6 kilometro zituen; antzeko zatia ibili behar izaten zen Zeanurira...
Desagertutako aztarnen atzetik
Abadiñoko zenbait herritarrek Gazteluatx esaten dute Astxiki mendia izendatzeko. Informazio asko ematen du izendapen horrek: ikerketen arabera, gaztelu bat zegoen Astxiki mendiko gailurrean XII. mendean. Gaur egun ez da aztarnarik geratzen, baina, ondare hori herritarren memorian geratzeko asmoz, 3D formatuan birsortu du eraikina Iñaki Sagredo historialariak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 23an aurkeztuko dute jendaurrean, herriko Txanporta kultur etxean, 18:30ean. Haren...
Osakidetzako murrizketak salatzen ari dira oraindik ere Lekeition
Aspalditik dabiltza Lea-Artibaiko herritarrak Osakidetzak eskualdean duen egoeraz kexatzen. Horietan larriena, baina, Lekeitioko egoera da: pediatra, emagina, ginekologoa eta larrialdietako zerbitzuetan hutsunea dagoela salatu dute hainbat herritarrek. Geldirik egonda konponbiderik aurkituko ez dutela iritzita, SOS Haur eta Emakumeak taldea sortu dute, eta elkarretaratze jendetsuak egiten ari dira. Horrez gainera, sinadura bilketa bat ere abiatu dute, eta, oraingoz, 1.500 bildu dituzte....