'Artedun heroiak' erakusketa ikusgai dago Etxebarriko kiroldegian, Javi Conde lasterkariak sustatuta. Osasun arloko langileei eskerrak ematea du helburu. Epe laburrera, lanak ospitaleetan jarri nahi ditu Condek.
Sailkatugabeak
Enkarterri: tren gutxi, eta orain, autobusez
Bilbo eta Santander (Kantabria, Espainia) arteko trenbidean obrak egiten ari da Adif, El Callejo eta El Arroyo tunelak elektrifikatzeko. Horregatik, Karrantza eta Aranguren arteko zatia itxita dago, eta tarte hori autobusez egin behar dute. Lehendik txarra zen zerbitzua are eskasagoa dela salatu du Bilbo-Santander Trenaren Aldeko Plataformak. Berezkoa duten zerbitzuagatik kexu ibili dira azken urteetan,...
Euskaraz ikasi nahi dute
Bilboko Otxarkoagan A eredua soilik dute. D ereduan matrikulatzeko kanpaina bat darabilte auzoan.
261 kilo hondakin urtean, pertsonako
Udaltalde 21ek hondakinen sorrera gutxitzeko kanpaina bat ipini du martxan; desagertu aurreko azkena. Sozietateak emandako datuen arabera, eskualdean 261 kilo sortzen dira urtean, pertsonako.
Gizaburuaga: Lea-Artibai utzi, Lea Ibarran segi
GIZABURUAGA. Urtea hastean ,Gizaburuagak Lea-Artibai Amankomunazgoa utzi du. Amaia Zabala alkatearen esanetan, Lea-Artibai Amankomunazgoko eta Lea Ibarra Mankomunazgoko kide izateak sortzen duen gastu bikoitza saihestu nahi izan da. Halere, Lea-Artibaikoaren jabetzetan parte izango du.
Durangaldeko mankomunitatera itzuli da Berriz
BERRIZ. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko sortzaileetako bat izan zen Berriz. 1998an kide izateari utzi zion, eta, orain itzuli egin da. “Eskualde kohesionatua lortzeko ezinbestekoa da elkarlana”, esan du Orlan Isorid alkateak.
San Adriango parke berritua prest Bilbon
Bilboko Udalak bukatu ditu San Adriango Floresta parkea berritzeko lanak. Elkarri lotuta dauden hiru gune bereizi ditu orain: berdegunea, plaza bat eta umeek olgetan egiteko gunea. 1,3 milioi euroren inbertsioa egin dute. Juan Mari Aburto alkateak adi...
Saioa Olmo: “Herritarrek artelanari bilatzen dioten lekua ikusteko gogotsu nago”
Z. Jainaga Larrinaga Hasieran koordinazio taldean hasi zen, baina Saioa Olmo (Bilbo, 1976) artista gisa parte hartzen ari da orain Artotekan. Hain zuzen, Landare xuxurlariak obra jarri du maileguan. Ilusioa egingo lioke etxe ezezagunen batean norbaiti konpainia egiten ari dela jakiteak. Proiektua aurrez beste herrialde batzuetan ezagutu zuen. Dioenez, pena emango lioke prototipo hutsean gelditzeak....
Raisa Alava: “Artoteka erreferentzia gune bat izatea gustatuko litzaidake”
Z.J.L Artotekako koordinatzaileek bultzatuta erabaki zuen Raisa Alava (Aiara, Araba, 1990) artistak egitasmoan parte hartzea. Aurrez ezagutu gabe, uste du proiektua oso aberatsa dela alde guztietatik. Dioenez, herritarrek, oro har, oso urruti ikusten dute artea, eta Artotekak aukera eskaintzen du erosi gabe, denbora batez artelanak alokatu ahal izateko. “Gustatuko litzaidake herritarrei galdetzea ea noizbait pentsatu...
Bea Fernandez: “Nahikoa al da hogei minutu izatea egoiliar bat artatzeko?”
N. S. O. Lehenengo olatuak bete-betean harrapatu zuen Bea Fernandez Vilak (Santurtzi, 1981) lan egiten duen Bilboko zaharren egoitza. Langileak “abandonatuta” sentitu direla esan du. Iaz, martxoan, koronabirusa iritsi zen. Zer-nola bizi izan zenuten egoera hura egoitzetan? Egoitzan foku bat izan genuenean, larritasun handiz bizi genuen: desinformazioa, desesperazioa eta beldurra izan genituen. Egoera ezezaguna zen;...