San Adriango parke berritua prest Bilbon

Bilboko Udalak bukatu ditu San Adriango Floresta parkea berritzeko lanak. Elkarri lotuta dauden hiru gune bereizi ditu orain: berdegunea, plaza bat eta umeek olgetan egiteko gunea. 1,3 milioi euroren inbertsioa egin dute.

Juan Mari Aburto alkateak adierazi duenez, “leku seguru eta erosoa” sortu dute. Besteak beste, berdegunea berritu dute, arbola zaharrak kenduta. Pergola bat ere ipini dute, plaza eta gainontzeko guneak lotzeko. Umeek olgetan egiteko lekuan, elementuak adinka sailkatu dituzte.