Enkarterri: tren gutxi, eta orain, autobusez

Bilbo eta Santander (Kantabria, Espainia) arteko trenbidean obrak egiten ari da Adif, El Callejo eta El Arroyo tunelak elektrifikatzeko. Horregatik, Karrantza eta Aranguren arteko zatia itxita dago, eta tarte hori autobusez egin behar dute.

Lehendik txarra zen zerbitzua are eskasagoa dela salatu du Bilbo-Santander Trenaren Aldeko Plataformak. Berezkoa duten zerbitzuagatik kexu ibili dira azken urteetan, trena motel dabilelako. Iaztik, egunero tren bakarra dute. Orain, tarte hori autobusez egin beharrak zerbitzua okertu die.