Iritzia

Zomorroak eta mozorroak

Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, bi ataletan banatzen zaizkit inauteriak. Batetik, behin Gabonetako denbora pasatuta, egunaren luzatzearekin batera lotzen diren egunak dira, bizitza berpiztearekin lotuta daudenak. Bestetik, Garizumaren inguruan antolatzen direnak, sufrimenduarekin eta eskasiarekin lotzen ditudanak, egutegiaren inguruan dantzan aritzen direnak, beti baitira neguko azken ilberrian. Inaute/inauste eta zomorro/mozorro bikoteak sortzen dituen aro bat...

Bero irlak

Azkenaldian, Bilbon paseatzen bazara, gero eta zuhaitz gutxiago, gero eta berde gutxiago eta zementu gehiago dagoela konturatuko zara. Auzoetan hiritarrek zuhaitzak moztu izana aktiboki eta pasiboki salatu dute. Deustuko Agirre Lehendakariaren etorbidea birmoldatu zenean, 128 zumar mozteko asmoa zegoen. Udalaren arabera, “egoera txarrean” zeudelako. Asiakoak diren 125 astigar hiruhortzek ordezkatuko dituzte. Abandoko eremuan, bizilagunak haserretu...

Zaborrak erein duen elkartasuna

Autobidetik joaten direnak ez daitezela ahaztu zelai berde horren azpian pozoi pila bat dagoela”. Esaldi horrekin borobildu zuen Janire Lazkanok, Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak, zabortegia amildu zenetik hiru urte pasatu direla gogoratzeko Eitzagan hilaren bostean antolaturiko ekitaldia. Begien aurrean geneukan malda hura estaltzen duen soropilak gogoratu zigun zoro pila baten erruz desagertu zirela Alberto eta...

Alferrak gara?

Hasteko, gustatuko litzaidake artikulu hau irakurtzen duzuen guztiok zuen buruari honakoa galdetzea: zenbat aldiz huts egin duzue lanera egun libre bat hartzeko, enpresari iruzur eginez? Eta, orain, beste hau: zenbat aldiz joan zarete lanera minez, gaixorik edo lesionatuta? Erantzunak dena esaten du. Alferrak garela leporatzen digute. Adecco giza baliabideen agentziaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa laneko...

Denboraren malgutasuna

Oparitu dizuten azken katilutik ateratzen den lurrunak ezkutatzen du sukaldeko leihotik ikusten den Kolitza mendiaren profila. Garai bateko arrainak, “ur handitako arrainak”, etortzen zaizkizu burura, baina une honetan ahaztuta dituzu bi liburu betetzeko erabili zenituen marrazkiak, esaldiak eta egunkarietako paper apurrak, irudien biltegia osatzeko bete zenituen kartoizko karpeta urdinetan ondo gordeta daudenak. Azken bolada honetako...

Urte berria, arazo zaharrak

Itxaropen eta energia berriekin hasi genuen urte berria, baina errealitatea nagusitu da. Bilboko Udalak 2023rako dituen aurrekontuek, hiriarentzako etorkizuneko proiektuak marrazten dituztenek, tristatu egiten gaituzte arlo sozialean egindako inbertsio txikiagatik eta onartutako hiritarren parte hartze urriagatik. Aurten ere, herritarrek aurkeztutako alegazio ia guztiak baztertuak izan dira. Aldi berean, osasungintzak okerrera egin du, arlo pribatuaren, digitalaren...

Errotak, porrotak, triskantza eta tristezia

Lau haizeetara zabaltzen ari dira Kolitzapetik haize berriak. Zuhaitz erraldoiak bailiran erein nahi dituzte Enkarterriko muino eta mendietan; zerutik jausten diren geziak, Kolitzan aterpea duen San Sebastianenak bezalakoak. Gezi pozoitsu horietatik ernatuko diren haziak ez dira, baina, larre-loreak izango. Oso ohitura zaharra da hori, pozoitutako opariak paper distiratsuekin bidaltzen dizkigutela, diskurtso arranditsuaz lagunduta. Garai batean...

Zer suposatzen du familia bat izateak?

Gizartea aldatu egin da, eta, horrekin batera, familia eredu estandarra. Gaur egun, guraso bakarreko familiak daude, haurrik ez izatea erabakitzen duten bikoteak, adoptatzen dutenak, sexu berekoak direnak, ezkondu gabeko pertsonek osatutakoak, kuadrillek osatutakoak… Horregatik, Familien Legea aldatzeko garaia zen. Lege horren helburua familia eredu desberdinak aldarrikatzea izan beharko litzateke, eta, batez ere, horiek babestea eta...

Normaltasunera itzultzea?

Urtea amaitzear dago, eta, beraz, errepasoa eta balantzea egiteko garaia da. 2022 normaltasunera itzultzeko itxaropenarekin hasi genuen, baina urdailean ondoeza ezarrita. Pandemiak emandako atsedenaldiaren ondoren, aire kutsatuak arnastu genituen berriro, orduko 30 kilometroko abiaduran dabiltzan ibilgailuek eta enpresa kutsatzaile batzuek inguratuta. Hiria bereganatzen joan dira guztiak, kudeatzaileen pasibotasunaren aurrean. Bilboko zenbait gunetan lo egiteko ere...

Urtekaria, bizitzaren urtikaria

Maiztasuna aldatu didate aurtengo azken Bizkaiko Hitza-n urtea agurtzen duen gehigarrian nire ekarpena sartzeko. Inoiz bizi izan ez dugun egoera batetik atera gara, egunerokoa berregiten ala epe horretan egin ez ditugunak antsietatez betetzen. Badago gai orrokorrei —Osakidetza, gerra, aldaketa klimatikoa—, Kolitzapetik bertatik heltzeko modua. Dena den, begirada ezberdinerako tartea dago, urte bukaerako afarietan gertatzen den...