Normaltasunera itzultzea?

Urtea amaitzear dago, eta, beraz, errepasoa eta balantzea egiteko garaia da. 2022 normaltasunera itzultzeko itxaropenarekin hasi genuen, baina urdailean ondoeza ezarrita.

Pandemiak emandako atsedenaldiaren ondoren, aire kutsatuak arnastu genituen berriro, orduko 30 kilometroko abiaduran dabiltzan ibilgailuek eta enpresa kutsatzaile batzuek inguratuta. Hiria bereganatzen joan dira guztiak, kudeatzaileen pasibotasunaren aurrean.

Bilboko zenbait gunetan lo egiteko ere zailtasunak izan genituen berriro, gaueko parranda eta zikinkeria itzuli baitziren errespeturik gabeko zaratarekin. Batzuek aisialdia deitzen diote, baina osasuna ahultzen du.

Pazientzia ere ahultzen da anbulatorioan ilarak gordetzean, kudeaketa minimo bat egiteko. Edo zenbait auzotan pediatria espezialistarik ez duten haurrek mugakideengana joan behar dutenean. Edo ezin denean telefonoz konektatu zerbitzu bat eskatzeko, zalantza bat kontsultatzeko, hitzordu bat aldatzeko. Dena gainezka dago, eta hau ez da normala aurreikuspenaren gizartean. Ez da osasunerako une egokia, eta ez da birusagatik bakarrik. Osasun publikoa desmuntatzen ari da, eta urrunetik datorren kontua da. Gainera, ez dute erabiltzaileek bakarrik jasaten; izan ere, nire miresmena eta deskantsua izateko eskubidea aitortzen diet osasun zerbitzuetan, udal zerbitzuetan eta garraioetan, garbitasun zerbitzuetan eta merkataritzan lan egiten dutenei. Izan ere, pandemiaren aitzakian, zerbitzu publikoak indartzeko utzikeria sumatzen da, orainari eta etorkizunari aurre egiteko aurreikuspenik, aurrerapenik eta prestakuntzarik eza. Eta aukera eskapatzen ari dela ikusten dugu, beste negozio aukera edo eredu batzuen aldeko egiturak desmuntatzen ari direla.

Errusiak Ukraina okupatu izana, pandemia… Bazirudien edozein aitzakia ona dela herritarrek gero eta gehiago ordain dezaten energia, etxebizitza eta erosketa saskia bezalako funtsezko zerbitzuengatik… Gero eta zailagoa da hil amaierara iristea. Egoera horrek ez du hobera egingo ondasun eta zerbitzu horiek herritarren eskubide eta ez negozio bihurtzeko erabakia hartuko den arte.

Udarekin batera, jaiak iritsi ziren, eta konfinamenduaren ondoren gozatzeko guneak izan beharrean, eraso sexisten aurrean alertan egoteko guneak bihurtu ziren. Askok ez dute ikasi emakumeak errespetatzen eta beren nahiak besteen eskubideen aurretik ez jartzen.

Azken kolpea Espainian sezesio delitua aldatzeko gobernuak egindako proposamena, Europan dagoen era horretako bakarra. Aurkeztutako proposamena arriskutsua da, erresistentzia zibilerako eskubidea delitu bihurtzen baitu. Lege honen garapenari adi egon beharko dugu, atxilotu gabe bidegabekeriak salatu nahi baditugu.

Laburbilduz, urte amaiera heldu da egiteko dauden ikasgai askorekin eta urte berrirako asmo onekin; arrazoi asko dugu kalera ateratzeko, normaltasun berriari aurre egiteko. Beraz, aprobetxatu ditzagun Eguberriak indarrak hartzeko.

Zorionak eta urte berri on!