Iritzia

Gazte zarete gazte, eta ez gaude konforme

Gaztetasuna desio dugu, baina gazte izateari oharkabean uzten diozu. Onar dezagun, gure ile kolorea urte gehiagotan izango da zurirantz doan zerbait, beste kolore hura baino. Gorputza une oro aldatzen da; eta zabaltzen, zulatzen, biguntzen eta amore ematen pasatuko ditu urterik gehienak. Esperientziak metatu ahala, betetzen eta osatzen den neurri berean gogortzen da burmuina. 23 urte...

Irakurlea

Patxo Telleria
Irakurle porrokatua zen. Gaztetan idazle izatea zuen amets, baina talentu edo kemenik ez ,eta bulegari aritu zen, kalera bota zuten arte. Sos batzuk irabazteko asmoz, estatuarena egitea erabaki zuen: astronautaz edo bakeroz mozorroturik,...

Baina

Niri oso ondo iruditzen zait 30 urtera arte-edo gauza berriak ezagutzea, bidaiatzea eta hori guztia, baina uneren batean egonkortzen hasten pentsatzea ere ez legoke txarto”. “Asko pozten naiz armairutik atera delako, baina derrigorra da luma hori guztia?”. “Ama ez izatea hautu guztiz defendagarria iruditzen zait, baina ondo pentsatu beharreko kontua da, oraindik sasoiz dago eta...

Jainko txikien desarmatzailea

Ezezagun bat hurbildu zitzaidan atzo. “Zu Alderray zara?”. Dirua zor niola pentsatu nuen, baina ez, zorionak ematera zetorren. Nire pertsonaiak zoragarriak iruditzen zaizkio. Nire sormenarekin bizitza ederragotzen omen dut! Basamortuan predikatzen nuelakoan nengoen, baina badago nire lana preziatzen duenik. Joder. Konfiantza berreskuratu dut. Ileapaindegian bizarra eta tximak moztu aspaldiko partez, arropa txukun garbiak jantzi, eta...

Asperdura

Jar gaitezen serio eta hitz egin dezagun ertzik gabeko moldeko ogiaz. Nork ez du Nocilla sandwich bat jaterakoan lehenengo ertza jan eta barrukoa amaierarako utzi? Nori gustatzen zaizkio moldeko ogiaren tapak? Azaldun moldeko ogia janez hazi garenon belaunaldikoa naiz ni. Batetik, moldeko ogia jateko aukera izan dugulako, eta, bestetik, ertzak inposatu zitzaizkigulako. “Barrukoa desio baduzu,...

Psikopata moderatua

Ospitale psikiatrikora joaten naiz maiz ehizara. Askotan aurkitzen dut gaixoen artean pertsonaiaren bat. Aste honetako harrapakina, hala ere, psikiatra bat da. Mediku honek gizarte globalizatuan sortu den gaitz psikiko berri bat aurkitu eta diagnostikatzeaz gain, berau sendatzeko terapia asmatu du. Gaitzari berak ipini dio izena —Kalkutako Teresaren Sindromea—, sarkasmo dosi handi batekin, eta zertan datzan...

Euskaran murgilduta

Sare sozial bateko mezu pribatu bidez jarri zen nirekin harremanetan. Mezuak “Kaixo, Maite!!!”, zioen; une batez niri ari zitzaidala pentsatu nuen. Gertuko hizkuntza zerabilen, eta, gertukoa izan nahi horretan, erraz antzeman nion zeinen urrutitik ari zitzaidan. Irribarre egiten duten bitartean begi bat ixten duten emotikonoak eta masailak gorritzen zaizkien aurpegitxo horiak ikusi nituen testu luze...

Tutore justizieroa

Parkeko banku batean ikusi dut. Laurogeitako agurea. Ondoan zaindari hegoamerikarra. Ezagutzen dut, baina ez dakit nondik. Senak pertsonaia on bat dela esaten dit. Hurbildu, eta “barkatu, zertaz ezagutzen zaitut?”, galdetu diot. Agureak, bustitako begiekin begiratu, eta barkatzeko, ez dakiela. Lanbideaz galdetu diot. Kimikaria dela ikasbidez, jubilatu arte irakasle aritua. Kolpe batez etorri zait akordura. Fisika-Kimikako...

Memoria

Gure amama Margari ume-umea zela hasi zen abadeei zerbitzatzen bere jaioterrian, Zeanurin. Aita hil zitzaien, eta, amari etxeko kontuetan lagundu beharra zegoenez, eskolara egun gutxi joan zela kontatzen zigun. Esaten zigun eskolara joandako zortzi egunetan ikasi zuela irakurtzen eta idazten. Gerora, neskame aritu zen Zaldibarko Gatzaga auzoan. Ezkondu ostean, zazpi aldiz erditu zen, eta erditutako...

Giza baliabideetan espezialista

Arriskutsua zela esan zidaten; morroiak jakitera benetan zer nahi dudan, arazoetan sartuko naizela. Negozio hartan broma gutxi. Baina nire egoera ekonomikoa ere broma gutxitarako dago. Pertsonaia bat ehizatu behar dut, bai edo bai. Bere zerbitzu eske dabilen bezero baten itxurapean hurbildu eta amua irentsi du. Giza baliabideetan espezialista bezala agertu du bere burua, eta hala...