Urteaz kexuka ari ginela, alde egin digu 2021ak. 2020a baino hobea gura genuen aurtengoa, ez dakit lortu duzuen, hala espero dut. Euri zaparraden umela gainetik kendu ezinda gabiltza, ailegatu ez den neguaz akordatzen gara. Egunak laburtu ahala, lanbrotu egiten zaizkigu udan eguzki epeletan egindako barreak. Urtearen hamabigarren hilabetera heldu gara batzuk; eta beste batzuk urtearen...
Iritzia
Hollywood
Oscar saririk jaso ezin baduzu, afaldu hozkailuko Oscar Mayerrak”. “Goya saririk jaso ezin baduzu, joan Gasteizera eta eskuratu Vasquito eta Neskita kaxa bat”. Esaldiok eguneroko miseria txikiei aurre egiteko baliatzen ditut. Besterik ez bada, lagunarteko ateraldiak sustatzeko. Adarra jotzeko. Bai, txiste txarrak dira. Baina hainbeste albiste negatiboren aurrean errealitateari barre egiteko erabilgarriak zaizkit. Ez zoratzeko....
Umezurtz musikala
Pailazokeria bat eman dezakeen arren, kontu serioa da. Niri, behintzat, zer pentsatua ematen dit. Uste dut umezurtz gelditzen hasi naizela. Umezurtz musikal. Gero eta gehiago kostatzen baitzait Euskal Herriko musika estetika berritzaileekin sintonizatzea. Lan handia eskatzen dit. Eta lerrootatik ez dut esan nahi errudunak musika korronte berriak direnik, e? Ez, ez. Kontrakoa. Arazoa nirea da....
‘Tema alegriek’
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Abuztu hasieran Abadiñoko Gerediaga auzoko jaiak izaten dira, eta hutsik egin barik antolatzen dute urtero egitarau zabal eta eder askoa. Bertso saioari lekua egiten diote beti beraien eskaintzan, eta jendetza biltzen da...
Korrika edo oinez
Kirola egiteak dopamina eta serotonina jariatzea dakar, eta ongizatea sentitzen omen da. Ariketa fisikoa egin osteko ongizate eta poz horrek kirola egiten jarraitzeko motibazioan laguntzen ei du. Horregatik dabil jendea hara eta hona korrika, bizikletan eta igerian. Batzuk lasterketa eta erlojupekoen erronkari helduta ibiltzen dira euren markak hobetu nahian; eta beste batzuk lehiaren beharrik gabe...
Berotasuna
Ekaitz Herrera Azkarraga
Etxebizitza batean pilatu ohi den pizza kaxa kopurua norberak kozinatzeko daukan denborarekiko proportzionala da. Taberna batean eskatu ohi den kafesne kopurua kalean dagoen tenperaturarekiko alderantzizko proportzionala da. Al...
Badator euria
Gauarenak dira orain ordurik gehienak. Hasiko dira kaleak putzuz estaltzen eta putzuak faroletako argien islez betetzen. Urarenak izango dira laster ordurik gehienak. Umeldu egingo gara, eta txokolate beroa jateko motiborik ez dugu bilatu beharko. Eguzkiaren argiaren faltan ordainpeko argiaren besoetan babestuko gara batzuk. Jarri du orbelak asfaltoa inbaditzeko plana martxan eta bide onetik doala dirudi....
Barne sailburuak esaten du
Sekulako eztabaida daukat erraietan. Egundokoa. Nire barreneko Elikagaien sailburua eta Osasun sailburua ika-mikan ari dira. Zapatu gaua bada eta Elikagaien sailburuak Domino’s Pizza oso bat irenstea agintzen badit, berehala dator bestea, jeloskor, trukean Domyos arropa jantzi eta kiroldegira jo beharko nukeela mehatxatzera. Egoera nekagarria da. Ez dago horrela bizitzerik. Baina alde ona da datozen egunetan...
1,5x-eko abiaduran irakurtzeko
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Aurreztutakodenbora beste gauzabatzuk egiten pasatudezakezu. Norbereaukera da denboragaldu ala ez.