Bizkaia

Proiektuaren argi-ilunez ohartarazi du hainbat gaztek

Sergio Gonzalez ermuarrak 2011n lortu zuen Lurren Bankutik lursail bat. Busturian egokitu zitzaion. Garai hartan Bilbon bizi bazen ere, Mundakara joan zen bizitzera, "baserritik gertuago egoteko".Ortua jartzeko proiektuan murgilduta dago eta oilo eta ...

“Egoerak identifikatzea eta euren autonomiari ahalik eta luzeen eustea da helburua”

Osasuna eta gizarte zerbitzuak sarri eskutik doazen gaiak izanik, Uribe eskualdean bi alorrok elkarrekin lanean jartzeko arreta protokoloa jarri dute martxan, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdea osatzen duten 24 udalerrien arteko elkarlanari esker. Programa aitzindari horren xehetasunak azaldu ditu Mari Luz Marques (Bilbo, 1961) Osakidetzak eskualdean duen kudeatzaileak.

Zertan datza zehatz akordioa?

Gizarte zerbitzuak eta osasuna lotzen dituen hitzarmen batean ari gara lanean. Duela urtebete inguru hasi zen eta ibilbide luzea izango du. Osakidetzak eta 24 udalerriek oraintsu sinatu dugun hitzarmena landu nahi ditugun alderdi ugarietako bat baino ez da. Osasun eta gizarte arloetan inplikatuta dauden eragileen elkarlanean datza.

Lan esparrua oso zabala da. Izan ere, era desberdinetako herritarrak barneratzen ditu. Besteak beste, mendekotasuna izan dezaketen adinekoak, babesik gabe dauden herritarrak, buruko patologiak dituztenak, haurrak, tratu txarren biktimak diren emakumeak... Guk zatietan banatu dugu osotasun hori eta atalka landuko dugu. Orain, batez ere, adinekoak hartu ditugu ardatz. Mendekotasun egoeran edo arriskuan dagoen nagusia dugu jomuga, etxean zein egoitza batean bizi dena.

Inguru horretan inplikazio zuzena dutenak Osakidetzako profesionalak eta udalerrietako gizarte langileak dira. Lehenengo hitzarmena ondoko alorrak zehazteko egin dugu: Zelakoak izango dira gure harremanak? Zelan ekingo diegu afera hauei? Zelan esku hartuko dugu eta zelan egingo diogu jarraipena adineko pertsonei bizi diren eremuan? Osasun eta gizarte zerbitzuen eremuetako profesionalen lantaldeak eratu ditugu, alor horietako lehen arretako beharginekin —medikuak, erizainak eta gizarte langileak—. Proiektuan zaharren egoitzako medikuak eta erizainak, foru aldundikoak, larrialdi zerbitzuetakoak eta gizarte langileak ere badaude, herritar horiek eremu horietara jo dezaketelako.

Eta zelan gauzatuko da protokoloa?

Orain artean ere harremanetan geunden gizarte langileekin. Orain, kontaktu hori sistematizatzea da gure helburua; hau da, osasun arloko langileek eta gizarte beharginek osatutako ekipo egonkorrak eratzea. Hilero batzartuko dira eta adinekoen beharrizanak antzematea dute xede.

Beharrizan horiek aldatuz doaz urteen poderioz. Hasiera batean baliteke adinekoak autonomoak izatea; gero, ordea, mendekotasun arriskuan sar daitezke eta beharrizan hori sortu. Helburua egoera identifikatzea da, jakiteko zein puntutan dauden eta lortzea euren autonomiari eutsi ahal izatea ahalik eta denbora luzeenean. Eskuragarri dituzten baliabideak ezagutaraztea ere lortu gura dugu. Izan ere, batzuetan gertatzen da baliabideak egon arren, ez dituztela erabiltzen ezagutzen ez dituztelako.

Orain artean zelan gauzatzen zen pertsona horienganako arreta zerbitzua?

Eskaeren araberakoa zen. Inplikatutako agenteetako batek, osasun arlokoak zein gizarte zerbitzuetakoak, beharrizan bat antzematen zuenean, bestearekin harremanetan jartzen zen.

Aldaketa nagusia da pertsona horiek ezagutzen joango garela beharrizana azaldu ere ez denean egin. Informazioa ematen diegu, zein itxaropen duten jakin, beraien ingurua ezagutu. Isolatuta dauden jakin, eta, hala bada, beharrezko baliabideak helaraziko dira; besteak beste, suteak antzemateko gailuak eman edo Beti On telefono bidezko alarma sistema euren esku utzi. Euren errealitatea ezagutzea dugu helburu, ez soilik osasunarekin lotutakoa, baita soziala ere. Horren bitartez, sortuko diren beharrizanei aurrea hartuko diegu.

Zer nolako metodologia darabilzue?

Balorazio geriatriko integrala darabilgu. Aspektu klinikoak, funtzionalak, kognitiboak eta sozialak aztertzen ditugu. Egituratuta dagoen balorazio bat da. Pertsona horien beharrizanak komunean jartzen ditugu dagozkien alorrean bidera daitezen.

Sendagilera doazenean antzematen al dira beharrizan horiek?

Bai, baina sarri gizarte zerbitzuen bitartez gertatzen da. Senideren bat baliabideren bati buruz galdezka joan ohi da zerbitzuotara eta han hasten da prozesua. Beharrizanak agertu aurretik prebenitzen saiatzea da helburua.

Sistema aitzindaria dela esanez aurkeztu duzue.

Ez dakit aitzindaria den ala ez. Argi dagoena da honen indarra zein den: Oso eremu desberdinetako agenteak eseri gara mahai gainean. Helburu komuna ezarri dugu; interesatzen zaigun populazioa identifikatu dugu eta lanean hasi gara. Guzti hori 24 udalerrirekin.

Esperientzia hori beste eremu batzuetara zabaltzeko asmoa ere badago, ezta?

Bai. Egitura hau oso erraz estrapolatu daiteke beste leku batzuetara. Errazagoa izango da udalerri gutxiago dauden eremuetan gauzatzea eta zailtasunak aurki daitezkeen arren, hedatzeko erraza dela uste dugu.

Zenbat pertsonak izan litzakete beharrizan hauek?

Kopuru zehatzik ematerik ez daukat. 65 urtetik gorako populazioa hartu dugu guk erreferente modura, baina adin horren barruan denetariko egoerak daude.

Mendekotasun arriskuan dauden edo mendekotasun arazoak dituzten adinekoekin abiatu duzue protokoloa. Gainerakoengana noiz zabalduko duzue programa?

Urtarrilaren 23an berriz batzartuko gara hurrengo atalarekin hasteko: Egoitza batera joateko beharrizana duen adinekoa, mendekotasun maila handia duelako. Ostean etorriko dira besteak. Proiektu bat martxan jarri, jarraipena egin eta ebaluatu egiten dugu. Bien bitartean hurrengoa osatzen hasten gara hori ere martxan jartzeko, jarraipena egin eta ebaluatzeko.

Lurrari lotutako proiektuak abian

Urte berria lur berriekin hasi dute nekazaritza eta abeltzaintza alorretan burubelarri aritu beharko duten bederatzi gaztek. Bederatzi lursail, bederatzi gazte eta beste horrenbeste etorkizunerako asmo jarriak dira martxan. Foru aldundiak laugarren al...

Ekialdetik hariari tiraka

ErakusketaBilboHaritik. Ekialdeko txotxongiloak izeneko erakusketa bisitatzeko aukera dago Ondare erakusketa aretoan, Bilboko Maria Diaz Haro kalean. Panpin horiek manipulatzeko era eta estilo desberdinak ezagutzeko modua izango dute bisitariek, hilar...

Zortzigarren greba orokorra egin zen maiatzaren 30ean

ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT eta CNT sindikatuek eta hamaika gizarte eragilek deituta, greba orokorra egin zen maiatzaren 30ean Hego Euskal Herrian; azken urteetako zortzigarrena. Bizkaian aurreko deialdietan baino oihartzun apalagoa izan zue...

“Orain 50 urte arrantzatzen zen modua berreskuratu behar da”

Itsasoa ederto ezagutzen du Leo Belaustegi Alberdik (Mutriku, 1950). Arrantzalea izan zen 31 urtez, eta LAB sindikatuko Arrantza arduradun nazionala hamalau urtez. Gaur egun, Ondarroa 12 Milia taldeko kidea da. Asko dute esateko eta egiteko.

2010. urteko maiatzean sortu zen Ondarroa 12 Milia. Arrantzaleek, biologokoek, natur taldeko kideek... era askotako jendeak osatu zuen taldea, ikusita "Euskal Herriko kostan gero eta arrain gutxiago zegoela, espezieak desagertzen ari zirela eta, azkar neurriak hartu ezik, urte gutxian ondorio txarrak etor zitezkeela".

Ondarroako Kofradia Zaharrean egin zuten lehen bilera, gizarteari itsasoan zer gertatzen den jakitera emateko helburuarekin. Eta, hamabi miliei begira, alternatiba batzuk ere planteatu zituzten, gaur egungo arrantzaren egoerari irtenbidea emateko.

Izan ere, gune horretan egiten den arrantza motak erabateko aldaketa izan du azken urteetan. "Orain 50 urte arrantzatzen zen modua berreskuratu behar da. Baxurako ontziek artisau arrantza egiten zuten gehiago, arrantza iraunkorra egiten zuten gehiago, joan eta etorriko arrantzualdiak egiten ziren". Hortik sortu ziren belaunaldi berriak: "Horrela hasi ginen arrantzan".

Aldaketek izandako eragina zein den ikusita, taldearen helburua da gune hori —plataforma kontinentala— berreskuratzea, orain 50 urteko arrantza jarduera berriro indarrean jartzea. "Azken urteetan, edozein arte erabilita egiten da arrantzan, kontrol barik". Arrasteontziek itsas hondoa "garbitzen" dutela ikusita, "ezinbestekotzat" jotzen dute horiei hamabi milian arrantzatzea debekatzea, bai eta inguratze sareak erabiltzen dituztenen harrapaketak "mugatzea" ere.

Alturako ontzien "harrapaketa basatia" ere mugatzea nahi dute; izan ere, espezie asko desagertu dira: bisigua da nabarmen desagertu den bat. "Azken hogei urtean, ia ez da bisigurik harrapatzen". Arrainaren amaiera, baina, ez da izan harrapaketaren ondorioa bakarrik. Kutsadurak ere kalte handia egin du.

Capbreton, haztegi naturala

Kala horretako espezie gehienak, denak ez esatearren, Capbetrongo itsas hobiko elikagaiei esker sortzen dira. "Hegoaldeko eta Iparraldeko aldapa horiek babestu beharra dago, hor dagoen arrainari etorkizuna emateko".

Arrainak bizi zikloa egitera joaten dira Capbretongo itsas hobira, arrautzak ipintzera, eta, ia gehienetan, arrautzak bota baino lehenago arrantzatzen dituzte, desagertzeko arriskuan jarriz: "Antxoarekin hori pasatu zen, eta berdelarekin eta txitxarroarekin ere arazoak daude". Artisau arrantza egingo balitz, eta babesguneak balituzkete, espezie gehienek aurrera eroan ahal izango lukete bizi zikloa.

Epe laburrerako arrantza edo epe luzerako arrantza planteatu: hor dago gakoa. "Profesionalek epe laburrerako arrantza planteatzen dute, eta, beharbada, justifikatuta dago, hortik bizi behar dute eta". Edonola ere, egoera ikusita, "derrigor" hartu behar dira neurriak, "gure ondorengoek antxoa edo legatza jatea nahi badugu, eta gazteek arrantzan egitea nahi badugu". Izan ere, oraingo lan baldintzak zeintzuk diren jakinda, inork ez du itsasora joan nahi. "Gaur egun, belaunaldia galduta daukagu. Eguneko arrantza sortuko bagenu, artisau arrantza horrek ahalbidetuko luke gazteek itsasora joan nahi izatea, emakumeek ere bai, beste leku batzuetan gertatzen den legez". Arraina ugaritzeak eta espezieak lehengoratzeak mugimendua ekarriko luke portura.

Arrantza politika berria

Aldaketak "gutxika-gutxika" egitea proposatzen du Ondarroa 12 Miliak. Barruko urak Jaurlaritzaren eskumena dira, eta ur horiek babesteko eskaria egin diete agintariei. Lehen hamabi miliako tartea Espainiako Gobernuaren eskumena da, eta handik aurrerakoa Europako Batasunekoa.

Eta, Europan, arrantza politika berria martxan ipiniko da urte berriarekin batera, arrantza iraunkorra babesteko: "Neurriek balio behar dute arrainek kalak berreskuratu eta arrantzaren etorkizuna bermatzeko".

Lanuzteetatik errepideetara

"Gaur ez dago autobusik?". Sarritan entzun da herritarron ahotan aurten. Bizkaibus autobus zerbitzuan irailean eta urrian sortutako gatazkak eragin nabarmena izan zuen erabiltzaileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibus berregituratzeko plana aur...

JAIETAKO SUZIRIA BOTATZEKO TRABAK

Txori Barrote konpartsako Jone Artola aukeratu zuten Aste Nagusiko txupinera gisa. Hala ere, Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, izendapenaren aurka egin zuen, eta Bilboko epaitegi batek arrazoia eman ...