JAIETAKO SUZIRIA BOTATZEKO TRABAK

Txori Barrote konpartsako Jone Artola aukeratu zuten Aste Nagusiko txupinera gisa. Hala ere, Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, izendapenaren aurka egin zuen, eta Bilboko epaitegi batek arrazoia eman zion. Beraz, suziria botatzeko unean Arriaga antzokiko balkoian bere konpartsako kamisetarekin azaldu zen Artola, eta Jaietako zinegotziak bota zuen. Iraia Iturregik, elkartasunez, pregoilari jantzia erantzi zuen.