Bizkaia

Literatura, denen eskura

Irakurtzeko grina izan, baina ezin liburu bat zabaldu eta osorik ulertu, istorioaz erabat jabetu eta gozatu. Askok dituzte irakurtzeko eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak. Eta horiei irtenbide bat emate aldera, duela urtebete pasatxo martxan jarri...

AKADANTZ, KALEKO ERRITMOEN LEHIAKETA

Akadantz, kaleko dantzen lehiaketa egingo dute bihar Elorrion, Arriola antzokian. 18:00etan ekingo diote txapelketari. Hiru eratako koreografiek osatuko dute saioa: batetik, urban dance izeneko dantzak egingo dituzte; esperimental eta breakdance esti...

Hezeguneen Eguna egingo dute Urdaibain igandean

GAUTEGIZ ARTEAGA. Igandean Hezeguneen Nazioarteko Eguna da. Bizkaiak Urdaibain eta Gorbeian ospatuko du. Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Centerren ordu eta erdiko doako bisita gidatu bi eskainiko dira. Bakoitzean 20 lagunek parte hartu ahal izango du...

EAEko kutsadura jaitsi egin da, eta Bilbo da kutsadura gehien duen herria

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako airearen kalitatea nabarmen hobetu da azken hamarkadan, batez ere industria sektoreak "etxerako lanak" egin ostean. Hori da, behintzat, Josean Galera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Alejandra Iturrioz Ingurumen zuzendariak kaleratutako txostenean diotena. Dena dela, zirkulazioa bihurtu da orain kutsaduraren erantzule nagusia, eta arlo horretan jarriko dituzte esfortzu handienak. Biztanle kopurua kontuan edukiz, Bilboaldea da kutsadura gehien duen gunea —Bilbo da gehien duen herria—.

Hala ere, eskualdeko kutsadura oso urrun dago 1980ko hamarkadan neurtu izandakoarekin, eta ziurtatu dute horren arrazoia hainbat faktoreri esker lortu dela. Metroa eraikitzeak, autobus linea berriak hedatzeak eta autoen motorrak ekologikoagoak egiteak kutsadura hori jaistea ekarri du.

Genero indarkeriaren 1.164 biktima lagundu ziren iaz

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko laguntza psikologikorako zerbitzuak genero indarkeriaren 1.164 biktima lagundu zituen iaz; horietatik, 625 kasu berriak ziren. Tratu txarrak eta sexu-erasoak gertatzen direnean familian esku hartz...

Klub berriak martxan hasiko dira otsailean eta martxoan

Irakurketa klub asko eguneko zentroetan egiten diren arren, zenbait liburutegik ere ematen dute horretarako aukera. Otsailaren 10ean, Bilbo Zaharreko San Frantzisko liburutegian ekingo diote bati. Etorkinen kolektiboa erakartzea izango dute helburu. M...

“Meditazioa da buru osasunaren gakoa”

Roberto Alzibar Martinez (Bilbo, 1959) estresa eta antsietatea murrizteko eta kontrolpean izateko Mindfulness teknika irakaslea da. Metodo horren bidez, meditazioa landu eta buruko pentsamenduak kontrolatzen ikasten da. Alzibarrek zeraman eromenezko l...

Behiak, kordoiak eta opilak, asteleheneko azokan

Urteko egunik handiena izango dute astelehenekoa Abadiñon. Bizkaiko ganadu feria garrantzitsuenetako bat egingo dute, tradizioak agindu bezala, San Blas eguna ospatzeko. Baserriko produktuak saltzeko, 80 postutik gorako nekazaritza azoka eta hiru karpa handitan banatuko den abere feria egongo dira ikusgai. Baserritarrek ortuariak, frutak, gazta, ogia, txakolina, sagardoa eta gozoak ekarriko dituzte salgai ipintzeko. Abereak, berriz, berrehundik gora izango dira. Karpetako batean abelgorrien erakusketa egongo da. Bigarrenean, euskal arrazak ikusteko aukera egongo da. Azken karpa, berriz, salerosketarako izango da.

Eguerdiko meza nagusiaren ostean, bertsolariak, trikitilarien kalejira, herri kirolen erakustaldia eta enparauak izango dira. Eta, iluntzean, idi-proba saioa.

Abadiñora joango diren guztiek, gainera, seguruenik bedeinkatutako kordoiak eroango dituzte etxera, gozoki eta San Blas opilekin batera. Tradizioaren arabera, sama bueltan lotuta edukiz gero, eztarriko gaixotasunak uxatzen ditu. Eskualde batzuetan bederatzi egunez izaten dute; beste batzuetan, hausterre eguaztenera arte. Bilbon ere, San Nikolas elizan izango dira kordoi, gozoki, opil eta enparauak salgai.