Genero indarkeriaren 1.164 biktima lagundu ziren iaz

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko laguntza psikologikorako zerbitzuak genero indarkeriaren 1.164 biktima lagundu zituen iaz; horietatik, 625 kasu berriak ziren. Tratu txarrak eta sexu-erasoak gertatzen direnean familian esku hartzen du zerbitzu honek. Hasieran Bilbon zuen bulegoa, baina azken urteetan Lea-Artibain, Enkarterrin eta Hego Uriben bana zabaldu dituzte.