Hezeguneen Eguna egingo dute Urdaibain igandean

GAUTEGIZ ARTEAGA. Igandean Hezeguneen Nazioarteko Eguna da. Bizkaiak Urdaibain eta Gorbeian ospatuko du. Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Centerren ordu eta erdiko doako bisita gidatu bi eskainiko dira. Bakoitzean 20 lagunek parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, Areatzako parketxean Gorbeiako Saldropo hezegunean bizi diren hegaztiei buruzko hitzaldia egingo dute.