EAEko kutsadura jaitsi egin da, eta Bilbo da kutsadura gehien duen herria

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako airearen kalitatea nabarmen hobetu da azken hamarkadan, batez ere industria sektoreak “etxerako lanak” egin ostean. Hori da, behintzat, Josean Galera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Alejandra Iturrioz Ingurumen zuzendariak kaleratutako txostenean diotena. Dena dela, zirkulazioa bihurtu da orain kutsaduraren erantzule nagusia, eta arlo horretan jarriko dituzte esfortzu handienak. Biztanle kopurua kontuan edukiz, Bilboaldea da kutsadura gehien duen gunea —Bilbo da gehien duen herria—.

Hala ere, eskualdeko kutsadura oso urrun dago 1980ko hamarkadan neurtu izandakoarekin, eta ziurtatu dute horren arrazoia hainbat faktoreri esker lortu dela. Metroa eraikitzeak, autobus linea berriak hedatzeak eta autoen motorrak ekologikoagoak egiteak kutsadura hori jaistea ekarri du.