Bizkaia

268

Ur partzuergoaren aurrekontua, datozen hiru urteetarako. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak 2014-2017ko eperako aurrekontua onartu du asteon. Osotara, 268 milioi euroren inbertsioak egingo ditu. Besteak beste, Urdunagako urtegiko hoditerian badaezpadako hobi berri bat egingo dute, matxurarik dagoenerako edo urtegia hustu behar denerako. Maiatzean hasiko dira, eta 12,9 milioi euroko aurrekontua izango du. Horrez gain, Enkarterriko ur-hornidura sarearekin jarraituko dute. Las Carreras-Arenao tartea eraikiko dute, fase bitan.

Lehentasunak

Telemundok, Estatu Batuetako telebista kate latino indartsuenetarikoak, Camelia, la texana telesail berria aurkeztu zuen orain hilabete bi. Mexikoko narkotrafikoaren inguruko istorioa izanda, azpinegozioetan dabilen taberna-zulo baten xarmarekin dekor...

GAZTEAK MARTXAN JARTZEKO EGUNA

Ei, gazte! Mugi gerria, irauli herria! lelopean, Gazte Eguna antolatu du biharko Zamudioko Inisitue gazte taldeak. 10:45ean suziria jaurtita, umeentzako jolas eta tailerren tarteari ekingo diote. Horren osterako, gazteentzat kirol jinkana bat prestatu...

Landareei esker, ura garbi isuri

Hondakin urak tratatzea ezinbestekoa da ibai eta erreketara ur garbia isurtzeko. Kutsatzaile organiko zein inorganikoen deuseztapen hori araztegietan egin ohi da, prozesu fisiko-kimiko baten bidez; baina bada garbiagoa edo ekologikoagoa den modurik er...

Ondarroako aurrekontua, milioi eurotan.

Ondarroako Udalak 9,5 milioi euroko aurrekontua dauka. 1,2 milioi azpiegituretarako izango dira. Besteak beste, Iperkale urbanizatuko dute. "Obren helburua zerbitzuak herritarrei gerturatzea da", esan du Argia Ituarte alkateak.

8

Lekeition auzitan jarritako kontratuak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak irregulartzat jo ditu Lekeitioko Udalak eta udal kirol erakundeak 2012an egindako zortzi kontratu, legeak ezarritakoa ez betetzeagatik.

Eliza musika entzuteko, sei aukera astebetean

Elizako musika entzuteko sei kontzertu prestatu ditu Bilbao 700 fundazioak. Gizakundearen elizan izango dira emanaldiak, Bilbao Ars Sacrum jaialdiaren barruan. Bihar hasi eta apirilaren 12ra bitartean, musikari, talde eta bakarlari ospetsuak bildu dit...

Herritarren Bilbo helburu

"Eta zuk, zer-nolako Bilbo nahi duzu?". Galdera horri erantzuteko, jardunaldiak egin ditu EH Bilduk. Helburua: "Herritarren Bilbo eraikitzea". Hiriburuaren diagnostikoa egin dute horretarako, eta hortik abiatuta plazaratu dituzte proposamenak. Lau ata...