Bidelagunak

Musika taldeak, indartsuago batera

Musika taldeak, indartsuago batera

June Prieto

Musika industriari aurre egiteko autogestionatutako eredu baten alde egiten du Iparragirre Rock elkarteak. Bizkaiko hainbat musika talderi ematen die aterpea Gernika-Lumoko Bekoibarra kalean elkarteak duen pabiloiak. Oier Elorriaga sortze prozesutik dabil musika elkartean, eta, orain talderik ez duen arren, bazkidea da oraindik ere. Esan duenez, 2001. urtean sortu zuten elkartea, Gernikako musikariek; herrian ez zegoen taldean aritzeko entsegu lokalik, eta arazo hori konpontzeko batu ziren hasieran.

Isiltasunean sortu dute konfiantza

Isiltasunean sortu dute konfiantza

Ibai Maruri Bilbao

Gorrok eta entzumen urritasuna dugunok gure identitatea garatzeko leku bat da gure elkartea, gu bezalakoak direnekin denbora pasatzeko leku bat, gure hizkuntzan —keinu hizkuntzan— komunikatu gaitezkeen espazio bat". Gentzane Ortiz Basauriko Gorrak elkarteko presidenteak azaldu du zenbateko garrantzia duen euren elkartzeak herriko gorrentzat eta entzumen urritasuna dutenentzat. Herriko ume gor batzuen gurasoek sortu zuten, 1984ko apirilaren 13an. "Aita eta ama haiek ikusi zuten euren seme-alabek eta gainontzeko gorrek eroso sentitzeko espazio bat behar zutela, traba barik komunikatzeko aukerak behar zituztela, eta eurek egiteko moduko ekintzen falta zutela".

Ospitaleetako zainak

Ospitaleetako zainak

Ibai Maruri Bilbao

Urtean gehienez, bizpahiru aldiz elkartzen dira: hirutan gizonezkoak, eta bitan andreak. Topaketa batetik bestera gutxienez bi hilabete igaro behar dira. Hori da odol emaileek elkartearen autobuseko langileekin duten harremanaren maiztasuna; odola ematera joaten direnekoa. Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen datu basean 100.000 bizkaitar dauden arren, 45.000 inguru dira emaile aktiboak. 18 eta 65 urte artean dituzte, hori da-eta emaile izateko baimendutako adin tartea.

Bete zen ametsa oroitu dute

Bete zen ametsa oroitu dute

June Prieto
Urtero ospatzen du bere jaioteguna Marienea Basauriko Emakumeen Etxeak. Aurten, baina, COVID-19 gaitzaren ondorioz, soilik bideo bat prestatu ahal izan dute: Basauriko herritarren ahotsak eta irudiak batu dituzte bertan.

Ergatiboa uhinetan barrena

Ergatiboa uhinetan barrena

Natalia Salazar Orbe

Sintonia berri bat ari da astintzen Etxebarriko uhinak. Itxialdian euskara erabili eta gertuko edukiak euskaraz eskaintzeko asmoz sortu dute Zebarri irratia. Konfinamenduak sortu dituen oztopo eta kalte guztien artean, itxialdiak eragin duen egoerari esker gauzatu diren egitasmoetako bat da. Etxebarriko euskaltegiak aspalditik egitekoa zuen proiektua gauzatu du horrela.

Leku bila dauden aitei begira

Leku bila dauden aitei begira

Natalia Salazar Orbe

Ama ideala izateko presioaren eraginez, kezka eta erru sentimenduak nagusitzen zaizkie sarri erditu eta etxera iritsita une oro ondoan izango duten umeen ardura hartzen duten emakume askori. Bakardadeak, atseden faltak edota edoskitzeari, zaintzari zein loari buruz hartutako erabakiak zalantzan jartzen dituzten ezagunen zein gizartearen irizpideek ezinegona sortzen diete hainbati. Bizipen eta kezka guztioi buruz hausnartzeko taldeak sortzen dira herri askotan.

Euskarari eusten, sarean

Euskarari eusten, sarean

June Prieto

Euskara eremu ez-formaletan praktikatzeko, Ezkerraldeko 600 pertsona inguru batzen dira Berbalagun egitasmoan. Orain arte tabernetan edo parkeetan egiten zituzten saioak, eta astean behin elkartzen ziren gai ezberdinak jorratzeko. Fisikoki elkarrekin egotea ezinezkoa den garai honetan, bideo deien bidez batzen hasi dira lehendik sortuta zeuden taldeak. Berbalagun taldera batu nahi duen edonorentzat ere saio irekiak egiten dituzte.

Olgetan hezi eta hazi, Lea ibarrean

Olgetan hezi eta hazi, Lea ibarrean

June Prieto

Lea ibarreko ume eta gazteen arteko harremana sustatzeko sortu zen Kubike aisialdi taldea, 2015. urtean. Herritik eta herriarentzat, aisialdi eredu propio bat sortzea lortu du Kubikek, herri txikietako izaera sendotuz eta heziketa formalak dituen hutsune batzuk betez. 2 urtetik 12 urtera arteko umeekin lan egiten dute, euskaraz eta umeen parte hartzea sustatuz.