Aitziber Laskibar Lizarribar
Hogei urte bete ditu Bilbao Poesia literatura jaialdiak, eta beste horrenbeste poetak borobilduko dute urteurreneko saioa, datozen egunotan; ibilbide handiko poetek zein belaunaldi berrikoek, atzerrikoek zein etxekoek. Horien artean izango dira, besteak beste, Pere Gimferrer, Paca Aguirre, Nuno Judice, Miren Agur Meabe, Irati Iturriza, Jose Fernandez de la Sota, Maria Maizkurrena eta Beatriz Txibite. Errezitalak, musika eta egileekiko topaketak izango dira hilaren 15a bitartean Bidebarrieta liburutegian.