Kultura

Estaturik gabeko doinuen irla

Estaturik gabeko doinuen irla

Peru Azpillaga Diez
Musika hizkuntza unibertsala da. Hala uste du Jon Gomez Garai Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko kideak. Hizkuntza eta kultura baten "aletxo" bat erakusteko biderik onena musika dela sinetsita, buru-belarri dabil sartuta bere dantza taldeak antolatzen duen Musika Bizian jaialdian.

Bertako dantzaren plaza

Bertako dantzaren plaza

Lander Muñagorri Garmendia

Antzerki eta dantza garaikidearen BAD jaialdiak euskal konpainien presentzia indartu du 21. edizioan. Hala azaldu dute, bederen, Alicia Otxandategi jaialdiaren zuzendariak eta Gonzalo Olabarria Bilboko Kultura zinegotziak. "Finkatuta daudenen eta euren lekua lortzen ari direnen presentzia indartu nahi izan du jaialdiak, eta horietako birekin ekoizpen lan propio bi estreinatuko ditu", zehaztu zuten aurkezpenean. 21 konpainiaren lanak taularatuko dituzte, eta aukeratutako konpainien ia erdiak Euskal Herriko eszena berrian sar daitezkeela ere erantsi dute. Horregatik nabarmendu dute euskal sortzaileek presentzia handia izango dutela aurtengo edizioan. Atzo hasi zen jaialdia, eta hilaren 27ra arte iraungo du.

Komiki azokak Marika Vila komiki feministen egilea omenduko du

Komiki azokak Marika Vila komiki feministen egilea omenduko du

Natalia Salazar Orbe

Ez da Getxon izango den lehen aldia. Marika Vila ilustratzaile eta komikilariaren lanak ikusgai izan ziren Getxoarten eta Algortako Torrene aretoan duela lau urte ere. Topiko eta estereotipo sexisten zerrenda luzea agerrarazi eta horiek suntsitzen zituzten lanak ikusteko aukera izan zen orduko hartan. Hausnarketarako bidea zabaldu zuten Herrialde Katalanetako sortzaile horren lanek. Orain, haren ibilbidea sarituko du Getxoko Komiki Azokak. Omenaldia egingo diote berari, eta baita Bilboko Joker liburu dendari ere.

Iazkoa izan zen azkenengoa

Iazkoa izan zen azkenengoa

Peru Azpillaga Diez
Agur Banden Lehia. Hamar urtez euskarazko musika taldeen topaleku eta bozgorailu izandako lehiaketak amaitutzat eman du bere ibilbidea. Hala, iazko edizioarekin biribildutzat eman dute hain uzta oparoa utzi duen urteetako lana.

Kikara bat bete arte Barakaldon

Kikara bat bete arte Barakaldon

June Prieto
Garaje bateko atea zabaldu beharra dago lokalean sartzeko. Underground estiloari jarraituz apainduta dago, eta horrek imajinazioari lekua uzten dio sortzaileak nahi duen bezala erabiltzeko. Barakaldoko San Bizente auzoan dago KikarArtean gune sortzailea.

Komunitatearena, komunitatearentzat

Komunitatearena, komunitatearentzat

Ibai Maruri Bilbao

Urriarekin batera, Ondarearen Europako Jardunaldiak martxan daude 19. urtez Bizkaian. "Hilabete osoan egiten diren era askotako jarduerak dira. Helburua da herritarrak parte hartzera gonbidatzea eta arte komunitarioak esaten zaion ondare kultural horren balioa zuzkitzea", azaldu du Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputatuak. Berrehun jardueratik gora biltzen dituen egitarau "mardul eta oparoa" atondu dute. "Askotarikoa eta askorentzakoa, zaletasun guztiak asetzeko". Ondarea plazara! da aurten hautatu duten leloa. Herrialde historikoko 58 herritan egingo dira ekitaldiak, eta 160 erakundek hartuko dute parte.

Hormetan iltzatutako garaiak

Hormetan iltzatutako garaiak

Natalia Salazar Orbe

Herri eta hirien bilakaera bertako bizilagunen beharrek eta garapenak baldintzatzen dute, baita agintariek etorkizunerako helburuak finkatzeko hartzen dituzten erabakiek ere. Bilboko itsasadarraren inguruko herrietan bistakoa da azken hamarkadetan gertatu den eraldaketa. Kaleak eta eraikinak krisien, aldatutako ogibideen, joera berrien eta egindako apustuen isla dira. Itsasadarraren ertzaren ibilbideak haren inguruan sortutako arkitektura lanak eta paisaiak erakusten ditu. Horiei erreparatuta, azken urteetako historia ezagutzeko modua du bisitariak. Historia horretan are gehiago sakontzeko aukera eskainiko dute Open House Bilbao jardunaldiek. Bihar eta etzi, Barakaldo, Bilbo, Getxo eta Leioako 80 eraikinen baino gehiagoren ateak zabalduko dituzte. Normalean bisitatzeko aukerarik eskaintzen ez duten eraikinetarako sarbidea doakoa izango da.

Txikitik jaiotako azoka

Txikitik jaiotako azoka

Peru Azpillaga Diez

Politika eta autogestioa: horiek izango dira asteburuan Portugaleteko Merkatua beteko duten bi ideia nagusiak. Politika, mundua ulertu eta eraldatzeko ikuspegi desberdinak bilduko dituelako, betiere, ideia antifaxista eta antikapitalistetatik abiatuta. Autogestioa, liburu, fanzine eta material politikoaren azokan eskuragai izango diren produktuek autoekoizpena eta autofinantzaketa dutelako oinarri.

Surfetik sortuta, haziz doa

Surfetik sortuta, haziz doa

Natalia Salazar Orbe

Laurogeiko hamarkadan sortutako kultura independenteak urteetan ernatu den estiloa eta bizimodua barreiatu ditu munduan barrena. Merkatuak ezarritako joeretatik kanpo aspaldi eratu zuten kulturaren ondorengoek erroak bota dituzte Sopelan. Kultura hori ezagutarazten laguntzen du herrian antolatzen duten jaialdiak. Surfaren inguruan jaio izanik, hondartza, natura, ingurumena eta birziklatzea ditu ardatz beste urtebetez herrian abiatu duten Sopela Kosta Festek. Seigarrena dute.

Ibilbideko lehen oholtza

Ibilbideko lehen oholtza

Ibai Maruri Bilbao

Helburu bi ditu Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketak. Batetik, gazteek osatutako musika talde hasiberriei bultzada bat ematea, euren ibilbidea hasten ari diren garaian. Bestetik, musikazaleei Euskal Herriko eta kanpoko talde berrien lehen pausoak eta haiek sortu dutena ezagutzeko aukera ematea. Asmo horrekin abiatu zen, atzo iluntzean, lehiaketaren 31. ekitaldia, Bilborock aretoan. Urriaren 4ra arte, 32 talde euren eskaintza berritzailea ezagutarazten ibiliko dira. Kontzertuak eguen eta barikuetan izango dira, 20:00etan. Sarrera doakoa da, aretoa bete arte.