Kultura

Kultura askorentzako hauspoa

Kultura askorentzako hauspoa

Natalia Salazar Orbe

Inkongruentzia irudi liteke anglizismoa den berba batek mundu zabaleko herrien jakintza jasotzea. Folklore hitzak, izan ere, herri batek bereak eta berezkoak dituen ohitura, literatura, sinesmen, kondaira eta dantzak jasotzen ditu, besteak beste. Elementu horiek ez ezik, horien transmisioa ere barne hartzen du folkloreak. Lan horretan harri koskor bat jarriko du Barakaldok aurten ere. Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako folkloreei egingo die lekua Herrien arteko Folklore Jaialdian.

Trikitilari onenen bila

Trikitilari onenen bila

Natalia Salazar Orbe  /Bilbo Baserri girora mugatuta egon zen hasiera batean trikitia. Baita frankismo garaian ere. Hirietan bandek edota txistulariek zuten sona handiagoa. Hala ere, berehala hartu zuen leku garrantzitsua herriko kantak interpretatu eta dantzatzeko orduan. Txikia eta arina zen, edozein lekutara eramateko modukoa. Eta orkestra osatua eskaintzen zuen tresna bakarrean. Orduz geroztik, bide oparoa...

Bestelako zinemaren antzokia

Bestelako zinemaren antzokia

Peru Azpillaga

Gaur bertan abiatuko da Zinebi jaialdiaren 61. aldia, Arriaga antzokian 20:00etan izango den inaugurazio ekitaldiarekin. Hala, ohorezko Mikeldi sarien banaketaz lagunduta, Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdiak hasiera emango dio astebetez luzatuko den proiekzioz jositako programazio zabalari. Horren barruan, bi motatako sailak biltzen ditu Zinebik: lehiatzekoa (Atal Ofiziala) eta lehiarik ez duten sailak (gainontzeko sailek eta programa bereziek osatua).

Historia bizi duen herria

Historia bizi duen herria

Ibai Maruri Bilbao

Ondare historiko handia du Balmasedak, baina asko galdu du bidean. Besteak beste, 1808an Napoleonen soldaduek Portugalera bidean Iberiar penintsula okupatu zutenean. Azaroaren 8an Enkarterritik igaro ziren, Burgosera bidean. Hurrengo egunetan gudu odoltsua izan zuten Espinosa de los Monterosen, eta, Balmasedara iritsi aurretik ere, gudua galdu berri zeuden. Agian aldean zeramaten haserreagatik, edo herritarrek ez zietelako espero zuten abegia egin, herriari su ematea erabaki zuten: garai hartan zeuden 150 etxeetatik 75 inguru erre ziren.

Borrokan, zegokienaren alde

Borrokan, zegokienaren alde

Natalia Salazar Orbe

Ez dago quiola nescacha bati bururic ausitzea liburuguiñen: asco duela gorua, naiz jostorratza zucen erabiltzea. Nola nie sinesarozoko diet ascori, eusqueratu ditudala erdaldun jaquitunac arguiratu dituzten ipuiac?". Bizenta Mogelek 1804an argitaratu zuen Ipui onac liburuan idatzi zuen sarreraren pasarte bat da goikoa. Garai hartan emakume bati ustez ez zegokion lana egiteagatik Mogelek aurkitu zituen oztopoen isla dira hitzok. Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko sailak egin duen ikerketa bateko protagonistetako bat da bera. Ikerketak jasotakoak 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak erakusketan ikus daitezke.

Egiazkotasuna topatu dute

Egiazkotasuna topatu dute

Ibai Maruri Bilbao
Erakusketek normalean hari bat izaten dute. Obra guztiek badute zerbait komuna. Baina egunotan Igorreko kultur etxean ikus daitezkeen lan guztiak erabat ezberdinak dira. "Pertsona bakoitzak obra erabat ezberdina egin du. Horrek bihurtzen du interesgarri erakusketa hau".