Kultura

Emakumeena da oholtza

Emakumeena da oholtza

NeskArtfest jaialdia antolatu du Urduñan Kuluxka antzerki taldeak. Arte eszenikoetan emakumeen lanari balioa ematea du helburu. Gaur eta bihar hainbat emanaldi ikusteko aukera egongo da.

Kaleko musika, teilatupean

Kaleko musika, teilatupean

Igandera arte, kaleko musika entzungo da Zornotzan: Haizetara jaialdia egingo dute. Baina aurten, pandemiagatik, musika ez da kaleetan entzungo: aretoetan egingo dituzte emanaldiak. 2005ean sortutako lehiaketak sona handia eskuratu du nazioartean.

Hedatzeko bigarren saioa

Hedatzeko bigarren saioa

Bilboko Guggenheim museoak Busturialdera hedatzeko proiektuaren berri eman du: bi egoitza izango lituzke: Gernika-Lumon bata eta Muruetan bestea, bide berde batek lotuta. Eragile batzuek aukera moduan ikusi duten arren, beste batzuek ez dute uste eskualdeak proiektu hori behar duenik.

Hodeien azpian dantzan

Hodeien azpian dantzan

Datorren eguenetik zapatura egingo dute Lekuz Leku dantza jaialdiaren hamazazpigarren aldia, Bilbon. Orotara, ordu laurden inguruko bederatzi pieza programatu dituzte aurtengo egitarauan. La Fundicion zentroko terrazan izango dira emanaldi guztiak, edukiera murriztuarekin.

Emakume begirada aitzindaria

Emakume begirada aitzindaria

'Eulalia Abaituaren emakumeak' argazki erakusketa azaroaren 30era bitarte dago ikusgai Sopuertan, Enkarterriko museoan. Abaitua emakume aitzindaria izan zen argazkigintzan: milaka argazki atera zituen bere bizitzan zehar. Maite Jimenez biografoak egin ditu erakusketako komisario lanak.

Gure Zirkua Bizkaian da

Gure Zirkua Bizkaian da

Bi urte igarota, Bizkaian da berriro euskal zirkua. Muxikan bi astez karpa lepo bete ostean, beste bederatzi saio eskainiko dituzte Diman datozen egunotan. Arrakasta handia lortu du euskaraz egindako lehen zirkuak.

Bilboko itsasadarra, mundura

Bilboko itsasadarra, mundura

Pablo Ugartetxearen 'Itsasadar aparta' erakusketa ikusgai dago Bilboko Itsasmuseumen. Itsasadarrean barrena, hiriko bazterrak erabiliz, munduko hainbat hiri birsortu ditu artistak, umorez, fantasiaz eta kolorez. Eraikuntza ezagunak eta itsasoko urdina dira koadroetako protagonista.