Kultura

Clownen maratoirako prest

Clownen maratoirako prest

Euskal Herriko eta atzerriko zenbait clownek umorez jantziko dute Durango bihar. Tontolapiko Eguna antolatu dute, eta egun guztian egingo dituzte ikuskizunak, herrian barrena.

Arimaren bidetik

Arimaren bidetik

BBVAk sorkuntzaz diharduten 38 pieza bildu ditu 'Artea eta espiritualtasuna' erakusketan. Bilboko San Nikolas jauregian dago, ekainaren 5era arte.

Porturako bidea erakusten

Porturako bidea erakusten

Lekeitioko Santa Katalinako itsasargia Itsas Nabigazio Tekniken Interpretazio Zentroa da 2010etik. Nabigazio teknikak ezagutu, eta Elantxoberainoko itsas bidaia birtuala egin daiteke. Andreek ekonomian izandako garrantzia ere erakusten dute.

Bildumazalearen lehen urratsa

Bildumazalearen lehen urratsa

Artoteka proiektuak tokiko artisten piezak eskaintzen ditu maileguan hartzeko. Hiru hilabeteko maileguak 50 euroko kostua du. Lanetako batzuk Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean daude ikusgai, hilaren 13ra arte.

Eskualdeak nola oholtzaratu

Eskualdeak nola oholtzaratu

Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketaren kanporaketak egingo dituzte gaurtik maiatzaren 15era arte. Maiatzaren 28an jokatuko da finala, Larrabetzun. Askotariko bertsolariei leku egitea du helburu.

Norberaren gela, norberaren etxetik at

Norberaren gela, norberaren etxetik at

Carmen Ochoa argazkilariak 'Mujeres leyendo' proiektua taxutu du, kalean irakurtzen duten andreen irudiekin. Ohitura hori leku propio bat bilatzeko ahaleginarekin lotzen du, etxeko distrakzioetatik kanpo. Balmasedako Horkasitasen dago ikusgai.

Badu bere lekua ostera ere

Badu bere lekua ostera ere

Pandemia garaia atzean utziz, formatu arrunta berreskuratuko du Gernika-Lumoko Lekuek festibalak. Bihar abiatuko da, eta, musika eskaintza zabalaz gainera, askotariko jarduerak antolatu dituzte.