Ibai Maruri Bilbao
Joan den urteko udan migratzailez betetako autobusak iritsi ziren Bilbora, Europako beste herrialde batzuetara bidean. Ez zuten non hartu aterpe, ez zuten non garbitu, ez zuten non jan. Horregatik, herritarrak ibili ziren haiei laguntzen.
Gizartea
Bilboko hotelek markak hautsi dituzte uztailean eta abuztuan
Ibai Maruri Bilbao
"Gogoangarria" izango da 2019ko uda Bilboko hotelentzat, guztiak batzen dituen elkarteko presidente Alvaro Diaz-Munioren esanetan. Markak hautsi dituzte. Abuztuan, beteak izan dituzte eskainitako logelen %91.
Kutxa txiki bat bizileku
Natalia Salazar Orbe
Mila euro ordaindu behar dute, batez beste, Bizkaian etxebizitza pribatu bat alokatu nahi dutenek. Erosi gura izanez gero, metro koadroko 3.000 eurotik gora. Datuek erakusten dute zaila dela norbere kabuz bizitzen jartzea.
Auzolanak sortutakoa huste arriskuan
Natalia Salazar Orbe
Hutsik egon diren etxeekin hazi gara. Umetan horietara sartzen ginen jolastera. Pixkanaka konturatzen zara etxe huts horien atzean espekulazioa dagoela, eta gure herrian bizitzeko eskubidearekin gutxi batzuek dirutza egiten dutela". Ander Laraudogoitiaren hitzak dira. Gorlizko Kinpulene kalean okupatu duten etxebizitzan bizi da, beste zazpi lagunekin batera.
Bizikidetza sustatzeko neurri sozialak eskatu dituzte Bilbon
Peru Azpillaga Diez
"Normaltasunez onartzen da segurtasun eza hazi egin dela, egoera konpontzeko erabaki irmoa hartu beharrean". Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak ohar bidez salatu du segurtasun faltari lotutako egoeren inguruan zenbait komunikabidek duten jarrera, baita administrazioek orain arte hartutako neurriak ere. Horiek ikusita, egoera konpontzeko eta bizikidetza sustatzeko neurri sozialak galdegin ditu, proposamen zehatzak jarriz mahai gainean.
Kantauriko uretan barrena dabil ‘Diosa Maat’ belaontzi ekologista
Peru Azpillaga Diez
Askotarikoak dira udan Kantauri itsasoan barrena ibiltzen diren itsasontziak. Luzeak eta zabalak, motzak eta estuak; badira makineriaz beteta arrainen atzetik ibiltzen direnak, baita turistaz lepo kostaldeko mugarri turistikoen bila dabiltzanak ere. Badira, era berean, ozeanoa zeharkatuta iritsi direnak, erraldoiak, bidaiariz edota merkantziaz lepo, edota zarata atera gabe, haizearen edo arraunen indarrari esker, kostaldetik gertu ibiltzen direnak.
Mundua ezagutzeko abentura
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Milurteko erdia. Bost mende igaro dira Lur osoa zeharkatu zuen lehen bira abiatu zenetik. Ordutik hona 500 urte igaro dira, eta bira hori urrun geratzen da. Hala ere, askorentzat pentsaezina da orain bost mende eskasera arte munduko biztanleriak ez izatea Lurra borobila den ziurtasunik, laua den ustea zabalduta egotea.
Jaiegunetan lanik ez?
Peru Azpillaga Diez
Euskal Herrian, hamarkada askotan zehar, dendari eta merkatariek argi izan dute jaiegun eta igandeetan ez zela lan egin behar. Bertoko kulturan errotuta egon da hori, eta gaizki ikusita dago oraindik ere jaiegunetan dendak zabaltzea», nabarmendu du Irati Sienra LAB sindikatuko kideak. Alta, krisi ekonomikoarekin batera, egoera hori aldatzen hasia dela deritzo, eta dendari txiki eta ertainek halako egunetan irekitzeko «geroz eta presio handiagoa» jasaten dutela.
Usoako langileek protestak hasi dituzte, etorkizuna argitu nahian
Peru Azpillaga Diez
Ezkerraldeko lantoki handienetarikoa da Usoa. Bertan, laurehun pertsonak baino gehiagok egiten dute lan, enpresei askotariko zerbitzuak eskainiz. 2017ko Sektore Publikoko Kontratu Lege berriaren ondorioz, ordea, kolokan dira enpresaren egungo egoera eta beharginen lan baldintzak.
Denetariko errezetak, auzoko aniztasunaren erakusgarri
Javi West
Sarean elkarteko kideak Bilboko San Frantziskoko auzotarren errezetak biltzen ari dira, bizilagunen kulturak han isla daitezen. Auzoko Zaporeak izena jarri diote egitasmoari, eta, hil hauetan zehar, bilduma osatuko dute Maria Larramendik eta Sandra Amutxastegik, Auzoko Zaporeak proiektuaren bultzatzaileek.