Natalia Salazar Orbe
Bizitzeko leku ezin hobea aurkitu dute termitek Elorrioko alde zaharrean. Egurrezko egitura duten hainbat eraikin egoteaz gain, bestelako gutiziak eskaintzen dizkiete ugariak diren lorategiek: zuhaitz, zuhaixka eta eraikinetatik kanpoko zura.
Gizartea
Borrokan, zegokienaren alde
Natalia Salazar Orbe
Ez dago quiola nescacha bati bururic ausitzea liburuguiñen: asco duela gorua, naiz jostorratza zucen erabiltzea. Nola nie sinesarozoko diet ascori, eusqueratu ditudala erdaldun jaquitunac arguiratu dituzten ipuiac?". Bizenta Mogelek 1804an argitaratu zuen Ipui onac liburuan idatzi zuen sarreraren pasarte bat da goikoa. Garai hartan emakume bati ustez ez zegokion lana egiteagatik Mogelek aurkitu zituen oztopoen isla dira hitzok. Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko sailak egin duen ikerketa bateko protagonistetako bat da bera. Ikerketak jasotakoak 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak erakusketan ikus daitezke.
“Ez digute sufritzeari uzteko tresnarik eman, eta drogan topatu dugu”
Ibai Maruri Bilbao
Santurtziko Narkotiko Anonimoak taldea sortu zenetik urtea bete da egunotan. Bizkaiko hirugarren taldea da: duela bederatzi urte iritsi zen Bilbora, eta, 2015ean, Gernika-Lumon eratu zuten bigarren taldea. "Orain arte geure kontura ibili gara, eta ez gara oso ezagunak izan. Orain hasi gara bilerak egiten drogekiko mendekotasuna duten pertsonekin lan egiten duten elkarte handiekin eta Galdakaoko ospitaleko zerbitzuarekin. Harrera ona egin digute. Ohartu dira hemen gaudela, eta hondoa jo duen norbait dutenean, euren terapiekin aurrera egitea lortu ez duen norbait, guregana bidaltzen dute", azaldu du Julen Bilbaok (Bilbo, 1974) —asmatutako izena da—. Taldea ezagutzera emateaz arduratzen da. Gogoratu du Bilboko taldea sortu berritan lauzpabost lagun baino ez zirela elkartzen, baina orain ez du baztertu epe ertainera Bizkaian laugarren taldea sortzea.
Jatako lindanoaren auzian zain dago diputazioa, eskumenik ez duelakoan
I. Maruri Bilbao
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatu Elena Unzuetak esan du Bizkaiko Diputazioak ez duela eskumenik Jata mendiko zabortegi zaharraren inguruan agertutako lindanoaren auzian, Eusko Jaurlaritzak baizik. Horregatik, esan du arazoa "larria" den arren Jaurlaritzak zer erabaki zain egon behar duela.
Arretaren oinarriak ezbaian
Ibai Maruri Bilbao
"Udan onartu zuten, dekretu bidez, Legebiltzarretik pasatu gabe. Ez du legebiltzarkideen gehiengoaren babesa. Uste dugu gizarte eragileen ahotsa entzun behar izan dela; baina ez dute ez langileen ez erabiltzaileen senideen iritzia kontuan hartu. Uste dugu dekretua enpresen mesedetan egin dela. Mantentzen da egoiliarrekiko gaur egungo tratu txar instituzionala". Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familien elkartea da Babestu. Hango kide Xabi Monrealek ez du zalantzarik: joan den uztailean Eusko Jaurlaritzak zahar etxeetako zerbitzua arautzeko onartu zuen dekretua ez da balekoa. Eta ohartarazi du kalera irteteko prest daudela, hura aldatzeko eskatzera.
Denak eskutik, Bilbon euskara indartzeko
Natalia Salazar Orbe
Euskaraldiak erein zuen hazia ernatu da Bilbon. Esperientzia hark emandako uzta jasota, baliabide horiek zer nola bideratu aztertzen ari dira orain hiriburuko euskalgintzako eragileak eta norbanakoak. Bilbon euskalgintzan ari diren eragile guztiak elkartu dira helburu komunaren bila.
Kaleratzeak zezen plazaren gestio berrian
Peru Azpillaga Diez
Toreo, Arte y Cultura BMF SL enpresak kudeatzen du, urria hasieratik, Bilboko Vista Alegre zezen plaza. Hirurogei urtez plaza kudeatu duen Chopera familiak eta Mexikoko Bal taldeak sortutako enpresa da Toreo, Arte y Cultura BMF SL.
Naturaren heriotzari omen
Natalia Salazar Orbe
Urtea hiltzear da, naturaren zikloarekin bat. Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eta egunak itzaltzen hasiko dira. Iluntasuna gailenduko zaio argiari. Urtearen eta naturaren heriotza ospatuko dute hainbat herrik laster. Arimen gauean edo Domu Santu bezperan festa egiteko ohitura herri askotara zabaldu da. Jatorria Irlandan izan arren, AEBetako filmen bidez ezagun egin zen Halloween jaia ospatzen dute hainbatek. Askok ez daki, baina, Euskal Herrian ere beldurrarazteko jarduerak, eske errondak eta antzekoak egiten zituztela garai batean.
Lehen egunean bezalakoa
Ibai Maruri Bilbao
Urteak daramatzat horrelako zaharberritze lanak gertutik jarraitzen, eta sekula ez dut ikusi hain hondatuta egon den erretaularik", aitortu du Jesus Muñiz Petralanda artearen historialariak. "Gerta daiteke polikromia galtzea leku batzuetan, baina ez tamaina honetako hondamendirik". Arrietako San Martin elizakoaz ari da. 2006ko abenduaren 5eko goizaldean alboko txoko gastronomikoan sutea piztu zen, eta handik zabaldu zen tenplura.
Bizirik irauteko babeslekua
Natalia Salazar Orbe
Oraingoz ez dute sartu mehatxupean diren espezieen zerrendan, baina ikerketek erakutsi dute mozolo arruntaren populazioa (Athene noctua) behera doala. Adituek diote beherakada hori %20 artekoa izan daitekeela. Horrekin kezkatuta, Egoitz Llanok pentsatu zuen irtenbideren bat behar zela. Basoaren eta ingurumenaren kudeaketarako goi teknikaria da bera. Urduñan plan bat jarri dute martxan, haren ekimenez: mozolo arrunta txitatzeko, barruan habiak dituzten kutxak jarri dituzte herriaren inguruan.