Gizartea

Aldundiak teknologia berriak baliatuko ditu mendekoak zaintzeko

Aldundiak teknologia berriak baliatuko ditu mendekoak zaintzeko

Natalia Salazar Orbe

Alerta piztu da. Orain arte gauero sei orduz segidan lo egiten zuen adineko batek astebete darama goizaldean birritan jaikitzen. Haren etxean jarritako sistema teknologiko batek antzeman du hori. Goizaldean hozkailua zabaltzen duela antzemanda jakin dute ohetik jaikitzen dela, ohi ez bezala. Egoera hori azaleratu denez, mendeko horrek osasun arazoren bat duen aztertu ahal izango dute profesionalek. Hori da Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri duen EtxeTIC programaren helburua: mendekotasunen bat duten herritarren eta haien zaintzaileen bizi kalitatea hobetzea, teknologia berrien bidez.

Mesedeetako osasun zentroa hustearen aurka azaldu dira auzoan

Mesedeetako osasun zentroa hustearen aurka azaldu dira auzoan

Peru Azpillaga Diez
Azken hilabeteetan Mesedeetako osasun zentroan izan diren murrizketek auzokideen kezka piztu dute. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Koordinakundeak jakinarazi duenez, ordutegia eta langile kopurua murrizteaz gain, Osakidetzak zentro horretako zenbait zerbitzu Miribillako osasun zentro berrira mugitu ditu.

Autoak, lurpera

Autoak, lurpera

Ibai Maruri Bilbao

Auto ilara amaigabeak eta trafiko motela izaten dira Artatzako biribilgunetik eta errepidetik igarotzen diren ibilgailuen gidariek eta inguruko bizilagunek egunero sufritzen duten arazorik handiena. "Artatzako lotuneak oso-osoan eragiten du Leioako bizimoduan. Garraio publikoa ez da eraginkorra, sortzen diren pilaketen ondorioz. Herrira sartzeko eta irteteko arazoak egoten dira. Eta, horrez gain, kaltea egiten du zarata aldetik eta kutsadura aldetik. Herria erdibitzen du. Beti eduki dugun errepide bat da, baina ez orain duen trafiko mailarekin eta ez oraingo neurrian", kexatu da Iban Rodriguez Leioako alkatea. Erakunde publikoak konponbidea eman guran dabiltza.

Aireportua eta AHTa, Bilboren lehiakortasuna sustatzeko gakoak

Aireportua eta AHTa, Bilboren lehiakortasuna sustatzeko gakoak

Natalia Salazar Orbe

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du beharrezkoa dela aireportua handitzea jarduera ekonomikoa bultzatzeko. "Gure hirirako konexioak hobetzeko gai bagara, Bilbora etortzea erakargarri egingo dugu. Bide horretatik, hobetu egingo ditugu abiadura handiko trena eta hegaldi gehiago eta aireportu hobeak dituzten hiriekiko desabantaila". Udalak 2023ra bitarte gauzatuko duen agintaldi planaren xehetasunak zehazteko asteartean egin zuen agerraldian, azaldu zuen eskaera horiek egingo dizkiola Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzarekin batera.

150.000 sagardo litro, prest

150.000 sagardo litro, prest

Ibai Maruri Bilbao
Atzo hasi zen ofizialki Bizkaiko txotx garaia, ohi duten bezala Zornotzako Uxarte sagardotegian egindako inaugurazio ekitaldiarekin. Aurten, goi mailako bi kirolari hautatu dituzte edariaren enbaxadore izateko: Javier Conde lasterkari paralinpikoa eta Mikel Garcia atleta, iaz Australian egindako Inas Global Games proban urrezko hiru domina lortu zituena.