Bizkaiak 2.500 biztanletik gorako entitateen desanexioak baimentzen ditu; Espainiak 5.000 eskatzen ditu. Arazoak saihestu nahi dituzte.
Gizartea
Ia 50 adituk sinatu dute Kurkudi ingurua babesteko manifestua
Leioako Kurkudi eremuak zuen babes bereziko neurria kendu egin dio udalak, gimnasio pribatu bat egiteko. Ekosistemak mantentzeko beharra azpimarratu du SOS Kurkudi taldeak.
‘Deabruaren haitzak’, suntsituta
Erandioko Auzokideok elkarteak salatu du udalak suntsitu egin dituela Astrabudua auzoan duela milioika urte egon zen urpeko sumendi baten aztarnak.
Erabilitako maskarei bestelako bizi bat
Irune Iraragorri, Matxalen Rodriguez eta Amaia Vazquez Zornotzako Lauaxeta ikastolako ikasleek erabilitako maskarekin Mask Bags poltsa berrerabilgarriak egiten dituzte. Kutsadura murriztu eta kontzientzia astintzeko asmoa dute.
Geltokia, auzoan bertan
Metroaren laugarren linea Bilboko Abando geltokitik Alonsotegira joango da, FEVEren trenbidea erabiliz. Euskal Trenbide Sareak ibilbide bi proposatu ditu: orain arteko trenbidearen ibilbidea errespetatzen duena ala Irala eta Errekaldera desbideratuko litzatekeen beste linea bat. Bizilagunek desbideratzea nahi dute.
Bonbardaketa gogoan hartuta
Durangoko Udalak eta herriko zenbait elkartek programazio bat antolatu dute 1937an herria bonbardatu egin zutela oroitzeko. Oraindik ere gogoratu beharra dagoela diote.
Udalekuak itzuli dira
Aldundiak uztailaren 1etik 29rako antolatu ditu udalekuak. Bizkaiko bost espaziotan 822 umerentzako lekua egongo da. Datorren martitzenera arte eman ahal izango da izena webgunean
Nork kudeatzen dituen larreak
Zeanurik Ubiderekin osatzen duen Larreen Mankomunitateko araudia gaurkotu du. Ubidek protesta egin du, eurekin adostu barik aldatzeagatik. Edukian ados daude.
Herriak erabakitzea gura dute
Artzentalesen sinadura biltzen hasi dira Bizkaiko ur partzuergoan sartzearen aurka. Udalak ukatu egin du; soilik informazioa eskatu dutela esan du.
Erreferenteek leihoak ireki zituzten
Berrizko Azeri Gorriak talde feministak '34 leiho' liburua kaleratu du. Herriko 33 emakumeren bizipenak biltzen zituen iazko erakusketa jaso dute lanean. Kanpoan gelditu diren andreei aitortza egin diete.